Select your language

Gizarte Ekintza

Nagusilanen Zumarraga Urretxuko taldetik, “Zilarrezko Haria” Dei Solidarioen Sprintean parte hartzeko gonbita egin nahi da
Featured

Nagusilanen Zumarraga Urretxuko taldetik, “Zilarrezko Haria” Dei Solidarioen Sprintean parte hartzeko gonbita egin nahi da

Nagusilanen Zumarraga Urretxuko taldetik, “Zilarrezko Haria” Dei Solidarioen Sprintean parte hartzeko gonbita egin nahi da. Ekitaldia, datorren irailaren 30ean egingo de, 9:30etik 13:30era, Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean.

 

Ekimen honen helburua da adineko pertsona askok bizi duten nahi gabeko bakardadearen inguruan gizartea sentsibilizatzea eta, aldi berean, boluntarioek egindako teléfono-deien bidez pertsona horiei laguntasuna eskaintzea.

Goiz osoan zehar, Zilarrezko Haria proiektuaren dei-zentralita jarriko da Zelai Arizti Kultur Etxean. Sei teléfono egongo dira, eta bertatik egingo dira deiak.

Zilarrezko Haria proiektua gertutik ezagutzera eta esperientzia lehen pertsonan bizitzera gonbidatu nahi du Nagusilanek: bakarrik sentitzen den adineko pertsona batekin minutu batzuk hitz egiteko eta dei soil batek haren ongizatean izan dezakeen eragina ikusteko aukera izango duzue.

Parte-hartzea 30 minutu inguruko txandetan antolatuko da, 9:30etik 13:30era. Deiak egiten hasi aurretik, parte-hartzaile guztiei Nagusilan eta Zilarrezko Haria proiektua zer diren azalduko zaie. 

Select your language

Urretxuko udala