Gizarte Ekintza

Harrera Eskola 2025 irailaren 26an hasiko da

Harrera Eskola 2025 irailaren 26an hasiko da

"Urretxun Bizi Gara" Harrera Eskolaren hamabigarren edizioa irailaren 26an hasiko da.

“Urretxun Bizi Gara” Harrera Eskola, Urretxun berriak diren pertsonei zuzenduriko formakuntza eta topaketa espazioa da. Honen bitartez, lurraldean eskuragarri dauden funtsezko baliabide ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute: osasun, gizarte eta hezkuntza zerbitzuak, euskara, kultura, atzerritartasun tramiteak, birziklapena, etxebizitza eta lan bilaketa, etab.  Ezagutza guzti horiek eskualdeko teknikari eta agenteekin koordinatua eskaintzen dira. Horrez gain, ikastaro amaierara iristean, parte hartzaileek Urretxu-Zumarragako elkarte ezberdinekin elkarlanean praktikaldia egiteko aukera izango dute.

“Urretxun Bizi Gara” ekimenaren hamabigarren edizio honetako saioak astearte eta ostiraletan izango dira, 9:30 – 12:00 bitartean, Urretxuko Aizpuruenea Kultur Etxean. Irailaren 26an hasi eta azaroaren 28ra bitartean, guztiz doan izango diren 45 eskola-ordu jasoko dituzte ikasleek; ordu horietan hitzaldiak, txangoak, bisita eta tailerrak egingo dituzte.

“Urretxun Bizi Gara” harrera eskola Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetzarako II. Planaren barruan kokatzen da eta haren helburua da gure herria osatzen duten kulturen arteko aberastasuna bultzatzeko eta topaketarako gune bat eraikitzea. Horrez gain, Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiaren babesa ere badu; mahai hori herritarren parte-hartzeari irekita dagoen lan-batzordea da, gizarte inklusiboa eta bazterkeriarik gabekoa sustatzen duena.

“Urretxun Bizi Gara" Harrera Eskolan parte hartu ahal izateko izena eman behar da. Matrikula doakoa da eta Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza dinamizatzailerekin harremanetan jarriz egin daiteke (Tel.: 693 900 568 – Posta: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - Oihana).

Urretxuko udala