Gizarte Ekintza

Featured

Berdindu Ibiltaria urtarrilak 22an Urretxun

“Berdindu Ibiltaria” LGTBIQ+ gaien inguruko aholkularitza zerbitzua Urretxun egongo da urtarrilaren 22an. 

 2026ko urtarrilaren 22an, Urretxuko Aizpuruenea Kultur Etxean, goizez eta arratsaldez, Eusko Jaurlaritzako “Berdindu Ibiltaria”-ren zerbitzua jaso ahal izango dute herritarrek.

“Berdindu!” lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualei eta haien ingurukoei informazioa eta arreta eskaintzen duen Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua da. Haiek dioten bezala: “Hezkuntza-komunitatearekin, eragile sozial eta profesionalekin, komunikabideekin eta, oro har, gizarte osoarekin ere lan egiten dugu, LGTBIfobia ezabatzeko eta LGTBI pertsonen eskubideak eta askatasunak erabat gauzatzeko egon daitezkeen oztopoak kentzeko.”

Orokorrean, lurraldeetako hiriburuetan eskaintzen dute zerbitzua, baina azken hilabeteetan, “Berdindu ibiltaria” sortu dute, non herrietara gerturatzen diren haien zerbitzuak eskaintzera.

Horrela, Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Zerbitzuarekin elkarlanean, Urretxuko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetzarako II. Planaren norabidean, antolatu da Urretxun lehen aldiz egingo den esperientzia hau.

Zerbitzua hitzordu bidez eskainiko da, beraz, eskatu nahi duenak 900 840 128 edo 688 769 865 zenbakietara hots egin beharko du.

Urretxuko udala