Gizarte Ekintza

Featured

Beldur Barik lehiaketa Urretxun

2019an Beldur Barik programak antolatzen duen "Beldur Barik Jarrera" lehiaketa Urretxun ospatuko da.

Lehiaketa honen helburua emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen edozein arte adierazpen mota onartu, baloratu eta bultzatzea da. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.

Baldintza bakarra, lanak euskarri digitalean aurkeztea da (flashmob, argazkiak, fotonobelak, dantzak, laburmetraiak...) eta audioa izanez gero, euskarazko edo/eta gaztelerazko azpitituluak izan beharko ditu.

  • Nork hartu  dezake parte? 12-26 urte bitarteko edozein gazterentzat, eusa Atonomia Erkidegoan bizi edo ikasten badute.
  • Noiz arte? 2019ko irailaren 9tik azaroaren 5era
  • Sariak: guztira 8 sari
  • Oinarriak  deskargatu ditzakezu hemen bertan

 

2019 tokiko Lehiaketaren oinarriak.pdf
Popular 274.48 KB
29/10/2019 17:22:20

Urretxuko udala