Select your language

Gizarte Ekintza

Azaroa arrazismoa eta xenofobiaren kontra
Featured

Azaroa arrazismoa eta xenofobiaren kontra

Arrazismoa eta xenofobiaren kontrako ekintzak antolatu ditu Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak azaroan. 

 

Urretxuko Udalak Aniztasun eta Bizikidetzarako II. Planaren eremuan kokatzen diren ekintza hauen bitartez, Xenofobia eta Arrazismoa mahai gainean jarri nahi ditu aurten. Hau da, etorkinen eta arrazializatuak diren pertsonen eta haien ingurukoen errealitatea, eskubideak, gaitasunak, beharrak eta komunitatean jasaten duten diskriminazioari buruzko ezagutza eta hausnarketa sustatu nahi ditu herrian.

Azaroko ostegunetan garatuko diren ekintza hauek 3 izango dira:

  • “Imelda eta arimen gaua” ipuinaren euskarazko irakurketa Betzaida Urtaza Elizburu idazlearen esku: 3-8 urteko haurrei eta haien familiei zuzenduriko saioa izango da azaroak 5ean, Urretxuko Liburutegian, arratsaldeko 5etan.
  • “Yakaar. Itxaropenaren kartografia” liburuaren aurkezpena Cheikh Mbacke Lo idazlearen esku: liburu honek, Cheikh Mbacke Lo idazlearen beraren istorioa jasotzen du, migrazioa eta inguratzen duten gaiei buruzko hausnarketa poetikoa eginez. Azaroak 12an egingo da, arratsaldeko 6etan, Urretxuko Liburutegian.
  • “Etxekoak” dokumentala ikusi eta protagonistekin solasaldia: goizez, Labeaga Aretoan DBH3 mailako ikasleekin egingo da, eta arratsaldez, Labeaga Aretoan eskainiko da azaroak 19an, arratsaldeko 6tan. Blanca Zaraguetak koordinatutako eta Jon Santamariak zuzenduriko dokumental honetan gazteria, migrazioa eta nortasuna jorratzen dira, beste herrialde batzuetatik etorritako familietan Gipuzkoan jaio edo hazi diren gazteen bizipenen bidez. Bere testigantzetatik abiatuta, dokumentalak kultura-aniztasunari, tradizioen arteko talkei, gainditzeko ahaleginari eta harrera-lurrarekiko loturari buruzko erretratu intimoa egiten du.

Amaitzeko, ohikoa den bezala, hileko azken ostegunean, 26an, arratsaldeko 5.30etan , Urretxuko Udalean Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiko kideak elkartuko dira gaiari buruzko solasaldia egin eta urteko balorazio orokorra burutzeko. Aniztasun eta Bizikidetza Mahaia, lurraldeko edozein herritar, elkarte edo erakunderi irekita dagoen hausnarketa kolektiborako espazioa da.

Ekintza guztietarako sarrera doakoa eta librea izango da.

Informazio gehiago behar duenak, 693 900 568 telefonora deitu edo aniztasuna@urretxu.eus helbidera idatzi dezala.

Select your language

Urretxuko udala