Urretxuko Udalak izena eman du Euskaraldian entitate modura, eta herriko gainerako entitateei ere luzatu nahi die horretarako gonbidapena. Ariketa azaroaren 18tik abenduren bira izango da, eta lema "Hitzez ekiteko garaia" izango da
Berritzailea izan zen 2018ko Euskaraldia, euskararen erabilera bultzatzeko inoiz egindako ariketa sozial masibo handiena; ilusioa, enpatia eta konplizitatea piztu zituena. Bigarren ariketa soziala 2020an izan zen, pandemia betean. Osasun egoerak erabat baldintzatu zituen bai ariketa bera, baita herri batzordeen eta entitateen lana ere. Berrikuntza nagusia arigunea izan zen, entitateetan euskaraz lasai aritzeko gunea, belarriprest eta ahobiziz osatua. 6.000 entitateren 8.300 egoitzatan osatu ziren ariguneak.
Urretxuko Udalak, Tokiko Gobernu Batzordean, erabaki du entitate gisa parte hartuko duela Euskaraldian. Udalaren kasuan hamar arigune izango dira, hain zuzen ere: udalbatza, tokiko gobernu batzordea, bozeramaileen batzordea, idazkaritza, kontu hartzailetza, hirigintza, brigada, udaltzaingoa, gizarte ekimena, kultur etxea, liburutegia eta kiroldegia.
Gianera, 2020an bezala, eta mota guztietako entitateetan ariguneak osatzea proposatuko dugu. Izan ere, ariguneen eragina handia dela ikusi dugu, arigunea osatzen duten partaideengan eragiteaz gain, entitatean euskararen erabileran urrats berriak emateko abiapuntu izan daitekeelako eta entitateetatik kanpora herritar multzo zabalagoetara heltzeko aukera ematen dutelako.
Herriko entitate publikoek eta pribatuek ariketa sozialean parte hartuko dute, eta zuek ere gauza bera egitera gonbidatzen zaituztegu; hau da, Euskaraldian parte hartzera, zuen lantokiko hizkuntza-praktiketan euskara gehiago erabiltzera.
Hori horrela, Euskaraldian parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu gutun honen bitartez. Ariketa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da, eta, horretarako, prestaketa pauso batzuk eman beharko dituzue, entitatearen egoera aztertu eta nola ekin jakiteko, besteak beste. Informazio gehiago eta izen-emateko: https://euskaraldia.eus/ariguneak/entitateen-izen- ematea/
Urola Garaia Mankomunitateak Elhuyar Aholkularitza enpresa kontratatu du eskualdean Euskaraldia dinamizatzeko; horregatik, irailetik aurrera, Elhuyarreko teknikariak zuekin harremanetan jarriko dira aurtengo ariketa zertan datzan eta izena emateko jarraibideak jasotzeko.
Zalantzarik izanez gero, idatzi edo deitu lasai Elhuyarrera, atseginez erantzungo dizuete eta.
- Goizargi Oruesagasti Otaño
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.s
Tel.: 943 363 040 | luzp.: 509
Mugikorra: 610 48 94 50 - Tasio Arrizabalaga Azpiroz
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Tel.: 943 363 040 | luzp.: 501
Mugikorra: 610 48 94 07
Tasio Arrizabalaga Azpiroz
t.arrizabalagalhuyar.eus
Tel.: 943 363 040 | luzp.: 501
Mugikorra: 610 48 94 07