LEGEALDI PLANA
2016 - 2019
Gure balioak
Gure balioek zehazten dituzte gobernu-talde honen kudeaketa gidatu behar duten funtsezko eta oinarrizko printzipioak
Eraginkortasuna
Errespetua
Justizia Soziala
Eragimena
Osotasuna
Oreka
Gardentasuna
Entzute aktiboa
Hurbiltasuna
Elkartegintza
Parte-hartzea
Ardatz eta helburu estrategikoak
Udalaren jarduketa gauzatuko den esparru handiak laburbiltzen dituzte, XEDEA lortzeko eta XEDEA/JOMUGA bateratzeko bidean aurrera egiteko, betiere, balioetan oinarrituta.
ERRONKAK
Azken urte hauetan, testuinguru berri bat nabarmendu da, eta, testuinguru horren arabera, udalok toki-eremuko kudeaketa garatu behar dugu. Joera ekonomikoek eta sozialek gizarte osoari eragiten diote, baina, bereziki, Toki Administrazioari.
Garapen ekonomikoa eta enplegua
- Zerbitzu eta industria enpresentzat kokapen posibleen azterlan proaktiboa.
- Inbertsio berrien kokapen onena erabakitzeko funtsezko diren baldintzei egokitzea (Hirigintza Plan Orokor berria).
- Laguntza eman behar dugu Urola Garaia eskualdeko enpresa ehunarentzat garapen lehiakor aurreratuago bat lortzeko, eta horrek lotura zuzena du hainbat faktorekin, gure posizioa ez delarik egokiena:
- Enpresa traktore falta
- Urola Garaiko jarduera industrialean I+D delakoaren integrazio maila Gipuzkoako lurraldearen eta EAEren bataz bestekoaren oso azpitik dago.
- Urola Garaian zerbitzu enpresen presentzia ere bataz bestekoaren oso azpitik dago portzentajeetan.
- Eskualdean interes eta ekintza amankomunak jartzeko elkarte enpresarial edo sektorialen garapen maila ere oso ahula izan da azken urteotan.
- Irimoko areari balioa azpimarratu eta irteera ekonomiko bideragarria ematea, jarduera ekonomikoak egin eta enpleguaren sorrera ahalbidetzeko.
ARDURADUNAK: J. Luqui, J. Albisua, I. Zubillaga
Zorroztasun ekonomikoa eta gardentasuna udalaren kudeaketan
- Harrera-bulegoak izan behar du udalaren benetako sarrera-atea, eta pertsona guztien zalantzei erantzun behar zaie bertan. Informatzeko, izapidetzeko eta kudeatzeko udal-zerbitzu gehienak modu integratuan eskaintzea da helburua, aurrez aurre, telefonoz zein bide telematikoz. Zerbitzu-orientazio eta -bokazio argiarekin pentsatu eta diseinatuko da, herritarrek erosotasunez jo dezaten udalera, eta herritarrekiko komunikazioa eta harremana errazteko.
- Administrazio-izapideen eskuliburua prestatzea.
- Zerbitzuen gutuna prestatzea; udalaren zerbitzu jakin batzuei buruzko informazio nagusia jasoko da, eta eskubideak eta betebeharrak nahiz kalitate-konpromisoak zehaztuko dira.
- Espedienteen kudeaketa ezartzea, berorien jarraipen telematikoa egin ahal izateko.
- Zerbitzu telematikoen kopurua progresiboki handitzea.
- Beste administrazio batzuekiko elkarreragingarritasuna sustatzea.
- Sinadura elektronikoa ezartzea.
- Udal-zerbitzuen kalitatea sustatzea.
- Udalaren kudeaketan parte hartzeko eredu integrala eta integratua bilatzen dugu; ordenan eta herritarren parte-hartzearen aldeko apustuan oinarrituko da, eta gero eta espazio, prozesu eta esperientzia gehiago hartuko ditu barnean, udal-kudeaketaren hainbat esparrutan.
- Planteatzen dugun eredua saiatuko da herritarrei ikusarazten parte-hartzea pertsonalki eta sozialki baliagarria eta eraginkorra dela, eta plangintza batean eta prozesu parte-hartzaile inklusibo, garden eta irisgarrien ondorengo inplementazioan oinarrituko da; prozesu horiek eragileen arteko lankidetza eragingo dute, eta eragile horiek parte-hartze zabal eta askotarikoaren eredu eta bultzatzaile izango dira. Bestalde, prozesu eraginkorrak izango dira, parte-hartzean oinarritutako ekimenek hartuko diren azken erabakietan epe laburrean eta ertainean duten benetako eragina ikustea ahalbidetuko baitute.
- Urretxuko Udalaren egitura politikoa eta antolamendua egokitzea.
- Gobernuaren Gida Plana prestatzea udalerako, 2016-2019 urteetarako; plan irekia izango da, eta honako hauek adieraziko dira: helburuak, planak ildo estrategikoak, jarduketa-planak eta ekintzak, jarduketa-kronogramak eta ebaluaziorako tresnak; azkenik, baliabideak ere zehaztuko dira.
- Gobernu irekia, parte-hartzean oinarritutakoa, garatzeko ordenantza bat edo arautegi bat adostea eta prestatzea.
- Udalerriak sustatutako eta parte-hartzean oinarritutako ekimen guztiak martxan jartzeko kontuan izan beharreko protokolo bat zehaztea.
- Erabilera-eskuliburu espezifikoak prestatzea jarduketa-esparru zehatzetan herritarren parte-hartzea eraginkortasunez gauzatzeko.
- Gutxieneko irizpideak ezartzea aukera eta interesekin lotuta, plan, programa edo proiektu jakin baten diseinuan parte-hartze prozesua txertatu beharra zehazteko.
- Parte hartzeko metodologien eta zuzeneko kanalen edo kanal birtualen integrazioa bermatzea.
- Sare sozialetan adierazpen-askatasuna kudeatzeko eredu bat txertatu dela egiaztatzea.
- Kalitate demokratikoari buruzko irizpideen proposamen bat formulatzea, parte-hartze prozesuak ebaluatzeko helburuarekin.
ARDURADUNAK: BKT, J. Luqui, I. Agirre, M. Fidalgo
4.4 Komunikazio instituzionala- Azken urteetan, erabat aldatu da herritarrek erakunde publikoei buruz duten iritzia. Herritarrekin zerikusirik ez duen zerbait zirela pentsatzetik guztion zerbitzura daudela pentsatzera igaro gara, eta herria oso identifikatuta sentitzen da haiekin. Udalen kasuan gertatu da hori, batez ere.
- Horregatik, beharrezkoa iruditzen zaigu komunikazio-estrategia bat ezartzea, udalaren ikuspegi integrala hartuko duena barnean:
- Webgunea egokitu egingo da, bizi dugun garaiarekin bat etor dadin eta herritarrei hainbat balio helaraz diezaien, plan honetan adierazitakoen ildotik: eraginkortasuna, parte-hartzea, gardentasuna, hurbiltasuna, modernotasuna, etab.
- Sare sozialak erabiliko dira.
- Kaixo, udalaren aldizkaria.
ARDURADUNAK: I. Agirre, M. Fidalgo, J. Luqui
Justizia Soziala
- Gizartean duen parte-hartzea bermatzea, dituen premien, nahien eta gaitasunen arabera eta ahalik eta gehien baliatuz osasun fisiko ona izateko, emozionalki ondo sentitzeko eta gizartean inguru onuragarria izateko aukerak. Adineko pertsonen bizi-kalitatea eta bizi-itxaropena hedatzea da helburua. Horretarako, honelako ekimenak ditugu:
- Tipi Tapa: adineko pertsonei begira astero antolatutako paseoak, ariketa fisikoa sustatzeko, autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko.
Kaleko gimnasioak: eguneratzen, berritzen eta hirugarren adineko jendearen artean horien erabilera bultzatzen jarraitzeko konpromisoa. - Kaleko gimnasioak: eguneratzen, berritzen eta hirugarren adineko jendearen artean horien erabilera bultzatzen jarraitzeko konpromisoa.
- Erretirodunen etxeko jarduerak: hainbat lantegi daude (erorketei aurrea hartzea, memoria, sakelako telefonoen erabilera, etab), eta, horiez gain, jarduera ludikoagoak ere egiten dira, adineko pertsonen astea, adibidez, San Martin egunaren inguruan; edo beste jarduera berritzaileago batzuk, sei hilean behin argitaratzen den aldizkaria, adibidez.
- Belaunaldien arteko trukea: araututako eta gainbegiratutako lantegiak; Gaztebideaneko gazteek eta adineko pertsonek elkarrekin lan egiten dute jarduera berean.
- Parte-hartzea: Urretxu Lagunkoia programaren bitartez, hirugarren adineko pertsonek Urretxuren diagnostikoan eta diseinuan parte hartuko dute, hala, udalerriko auzoen eta inguruen hobekuntzan parte hartuz, Urretxu lagunkoia eta hesirik gabea lortzeko.
- Tipi Tapa: adineko pertsonei begira astero antolatutako paseoak, ariketa fisikoa sustatzeko, autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko.
- Eguneko Zentroa: erabiltzaileak suspertzeko edo ahalik eta autonomia handiena izateko helburua du, hala, mendekotasuna ahalik eta gutxien areagotzea lortzeko. Horretarako, honako hauek eskaintzen ditu: Eguneko arreta, astelehenetik ostiralera eta asteburuetan:
- Eguneko arreta, astelehenetik ostiralera eta asteburuetan.
- Laguntza integrala, ahalik eta autonomia gehien izateko programa egokiak garatuz, dietistaren laguntzarekin, terapien bidez, etab.
- Erabiltzaileen familiei laguntzea eta aholkuak ematea, etxean ere ahalik eta modu egokienean zain ditzaten.
- Eguneko Zentrorako egokitutako garraioa, erabiltzaileak beren etxeetatik ahalik eta hurbilen jasoz.
- Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua: etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren bidez etxeko lanak edota arreta pertsonalarekin eta higienearekin lotutako zereginak egiten dira onuradunen etxean bertan.
Gizarte-bazterketarako hainbat modu daude, eta hainbat neurri eta laguntza ezarriz bazterketa oro eten nahi dugu, pertsona bakoitzaren egoera banan-banan aztertuz eta diagnostiko pertsonalizatua eginez.
- Gizarte-larrialdiko laguntzak, bazterketa pertsonal eta gizarte-bazterketako egoerak nahiz laneko bazterketako egoerak arintzeko eta baliabide pertsonal, sozial edo ekonomiko nahikorik ez duten pertsonen gizarteratzea errazteko, herritar guztien gizarte-eskubideak modu eraginkorrean gauza daitezen.
- Gizarte-larrialdiko laguntzetan kontuan hartzen ez diren beharrei erantzuteko banakako laguntzak (eskolaz kanpoko jarduerak, etab.
- Gizarte-larrialdiko etxebizitza: gizarte-larrialdiko etxebizitza bat izatea premia larrietarako, bai tratu txarren kasuetarako, ohiko etxebizitzak kalte larriak izan dituelako, etab.
- Elkar Ekin banakako laguntza-plan berrian parte hartzea eta plan hori abiaraztea.
- Kirol integratzailerako programa: kirola sustatzea aniztasun funtzionala duten pertsonen artean, eta aniztasun funtzionala duten eta kirola egiten duten pertsonak ikusgarri egitea.
- Herri lagunkoia: Urretxu Lagunkoia programaren bitartez, edozein aniztasun funtzional duten pertsonek Urretxuren diagnostikoan eta diseinuan parte hartuko dute; udalerriko auzoetan eta inguruetan parte hartuko dute horrela, Urretxu lagunkoia eta hesirik gabea lortzeko.
- Elbarrituei zuzendutako aparkalekuak antolatzea eta kontrolatzea
- Gune Irekiko Programa arrisku-egoeran dauden adingabeei eta gazteei zuzendutako gizarte-heziketako esku-hartze programa da, adingabe eta gazte horiek gizarteratzeko helburua duena.
- Horretarako, etxeetan, hezkuntza-ekipamendu soziokultural formaletan eta ez-formaletan, kalean eta bestelako esparruetan lan egiten da.
- Banakako laguntzak: tratamendu-programaren bat egiten duten eta bazterketa-egoeran dauden bizilagunei, senideak espetxean dituztenei edo gizarte-larrialdiko laguntzetan sartzen ez diren premiak dituztenei zuzentzen zaizkie.
- Laguntza psikologikoa eskaintzen zaie hala eskatzen edo behar duten familiei.
- Immigrazio eta Aniztasun Plana hedatzeko eta ezartzeko konpromisoa.
- Zumarraga plan honetan eta planetik sortuko diren ekimenetan txertatzeko konpromisoa, bi udalerrien arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez; “Bizikidetza Mahaia” sendotu behar da, aniztasunaren behatoki izaten jarraitzeko eta bi udalerrietako jendea har dezan barnean. Jarduerek, adibidez, honako hauek bilduko dituzte:
- Kulturen Azoka, hainbat urretxuarren jatorrizko kulturak ezagutarazteko.
- Harrera Eskola, herrira iritsi berriak direnentzat; herria ezagutzen lagunduko zaie, bai eta herriko erakunde edota zerbitzuen funtzionamendua ezagutzen ere.
- "Bizilagunak – El vecino de al lado" programa babestea eta programa horretan parte hartzea; SOS Arrazakeria da programa horren bultzatzailea, eta udalak ere hartzen du parte, hainbat jatorritako bizilagunek janariak eta bizipenak truka ditzaten eta elkar ezagutu dezaten.
Udalak honako hauen bidez laguntzen du:
- Irabazi asmorik gabeko erakundeak, egoitza Euskal Herrian dutenak eta garatzen ari diren herrialdeetan betetzen dutenak beren zeregina.
- Urretxun erroldatutako pertsonak, irabazi asmorik gabeko lankidetza garatzen dutenak GKE batean.
- Euskal Fondoa, Tokiko Euskal Erakundeen Lankidetzarako Elkartea, lankidetza deszentralizaturako koordinazio eta laguntza-tresna Euskal Herrian; horren bidez, hainbat proiektutan hartzen du parte.
- Giza hondamendietarako larrialdiko laguntzak.
- Elkarteak eta urtean zehar herrian ematen diren gizarte izaerako ekimenak laguntzea.
- Ikastetxeei laguntza ematea honako hauetan:
- Berdintasunaren sustapena; genero indarkeriaren eta genero arrazoiengatik ezberdintasunaren prebentzio kanpaina eta programa bitartez, eta berdintasunaren balioa azpimarratzea.
- Drogomenpekotasunaren prebentzioa, kanpaina eta formazio programen bitartez.
ARDURADUNAK: R. Gamiz, I. Arriaran, M. Fidalgo, I. Agirre
Hiri-garapen harmonikoa eta iraunkorra
- Ur-ontziak duen egiturazko hondamen larria eta horrek etengabe dakartzan mantenu-gastuen aurrean, badirudi iritsi dela garaia instalazio honetan berrikuntza sakon bat egiteko, gaur egungo legeriari egokituz eta aforoa erabiltzaile nagusien beharretara doituz, Urretxu eta Zumarragako herritarren beharretara.
- Inbertsioaren tamaina ekonomikoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eskatzen du.
- Gaur egun Gizarte ekintzako Zerbitzuak eta Udaltzaingoa dauden tokietan berrikuntza osoa egitea izango litzateke, egungo premietara gehiago egokituko den gunea definitzeko eta herritarrentzat inguru zabalagoa.
- Ekintza hau eraikinaren erabilerak definitzea eta pixkanaka martxan jartzea izango litzateke. Aldez aurretik hausnarketa lasaia, parte-hartzailea eta orokorra egin beharko da, ideia praktikoak, herrikoiak eta gerora iraunkorrak ekarriko dituena.
- Jose Mª Lasa parkea.
- Pagoetako aparkalekuak eta haur-parkea.
- Nekolaldeko aparkalekuak.
- Lizeoko parkea.
- Ormazabal etxeko plaza berria.
- "Rascacielos" azpiko elkarteen ingurua.
10.5 Bidegorria Antzuola aldera luzatzea
- Deskargako errepidea zabaltzeko obrak eginda, bidegorri bat egokitu da Antzuolako lur sailetan, mendatearen ia goraino doana.
- Urretxu aldeko hegalean, eusko trenbidearen bide zaharra berreskuratzeak eta luzatzeak bi bailarak lotuko dituen bide berdea sortzeko aukera ematen du.
- Funtsean Urretxu aldean egongo litzateke egin beharreko jarduketa, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa eskatuko du bidegorrien eta txirrindularitzako bideen Planaren barruan.
- Beraien tamainagatik ordainketa eta proiektu haundirik behar ez duten obrak, baina gune edo kolektibo jakin batzuengan eragin haundia izan dezaketenak detektatzea izango litzateke. Adibidez:
- Jubilatuen egoitzaren barruan dagoen komuna handitzea eta bere ingurua egokitzea:
- Gainzurin baratza eta konpostajerako kokapen berria.
- Santa Barbarako eszenatokia.
- Skate pista, …
ARDURADUNAK: Inbertsioen Jarraipenerako Taldea (IJT), J. Albisua, I. Zubillaga
Nortasun-zeinuak
- 2011ko urrian ETAk indarkeriaren amaiera iragarri ondoren, bakea behin betiko sendotzea eta bizikidetza normalizatzea herritarren, elkarteen eta politikoen interpelazioak dira, euskal erakundeetan oihartzuna eta isla dutenak. Udal eremua da gune instituzional gertuenekoa elkartearen oinarrian eguneroko bizikidetza eraikitzeko. 2013/11/26an Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak onartutako 2013/16 Bake eta Bizikidetza Plana, aurreko legealdian Eusko Legebiltzarrak onartutako “zoru etikoa” deitutakoa, eta 2015/10/29an Udalbatzak osoko bilkuran onartutako Adierazpena (Urretxuko Udalak herriko eremuan biktimen aitortza eta memoria jarduerak sustatzeari buruzkoa) oinarri hartuta.
- Bizikidetza Plana prestatzeak hainbat ekintza aurreikusten ditu eremu politikoan, herritarrekin, formazio eta zabalkunde eremuetan. Giza duintasunaren etikaren printzipioan eta giza eskubideen konpromiso etikoan eta osoan oinarriturik, gure herriko eremutik bakearen eta giza eskubideen kultura sustatzea izango da helburua, indarkeriaren amaiera behin betiko eta itzulerarik gabe sendotzen laguntzeko, eta bizikidetzaren normalizazio soziala bideratzeko. Aniztasunarekiko errespetua oinarrizko funts demokratikoa da eremu honetan jarduteko, adostasunak sortzeak bere biziko garrantzia baitu. Gure herrian, ezberdinen artean, oinarrizko akordio sozial eta politikoak bilatzea eta bultzatzea izango da oinarrizko irizpide soziala Bizikidetza Plan hau legealdiko proiektu sendo bat izan dadin.
- Iradokizun gisa, eta lor litezkeen akordioen zain, aukera zabala proposatzen da: bake eta bizikidetzarako udal batzordea, herritar foroak eta bizikidetza anitzeko esperientziak, memoria politika udal eremuan, bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen kultura baterako edozein ekimen.
ARDURADUNAK: J. Luqui / talde sozialak eta politikoak