Gazteria

GAZTEBIDEAN

Aisialdi hezitzaile baterako gune berria eta doakoa; 12-17 urte bitarteko gazteei zuzendua

Bi hezitzaile diplomatu ditu; sozializatzeko, jendea ezagutzeko eta arlo zabal batean jarduerak egiteko aukera eskaintzen die gazteei.

Urretxu eta Zumarragako udalek kudeatzen dute zerbitzua.

Jauregi kaleko 10. zenbakian daude lokalak (Iparragire plaza); interneteko konexioa duten lau ordenagailu, azken belaunaldiko bideo-konsola, futbolina, ping-pong mahaia, hainbat joko eta sukaldaritzarako tailerra dauzka.

Gainera gazteek parte hartze aktiboa dute zerbitzuko dinamikan eta tailer eta ekintza ugari egiten dira.

Ordutegia

Asteazkena, osteguna eta igandea: 16:30-20:00
Ostirala eta larunbata: 16.30-21:00

Asteburuetan txandak adinaren arabera

12-14 urte: arratsaldeko 18:30ak arte
15-17 urte; 18:30etatik aurrera
Informazioa: gaztebidean@gmail.com / 943 03 88 27

PIZTU

Nerabeen parte-hartze mahaia da, 3.eta 4. DBHko gazteek diseinatua; gazteekin sortua eta gazteei zuzendua.

2021ean sortutako mahai honen helburua da gazteen kezkak ezagutzea eta irtenbidea ematea, posible den heinean; betiere euren ikuspuntutik. Hau da, behar dituzten eta interesgarri ikusten dituzten gaiak identifikatu eta hauek lantzeko modurik egokiena ere aukeratu edo diseinatzen du mahaiak. Partehartze aktiboa eskatzen du.

Mahaiaren egitekoa, ordea, ez da gazteen gaietara mugatzen; udalaren kontsulta organo bat ere izango da, obretan, jaietan, eta beste mila ekintzen antolaketan.
Image