Noticias

Kanpainaren aurkezpena

Egin selfia! Horixe izan da atzo eguerdian Urretxuko kultur etxean aurkeztu zuten kanpainaren leloa. Urola Garaia Mankomunitatearen ekimenez, merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina berria aurkeztu zuten atzo: dendari eta bezero euskaldunen artean selfia ateratzeko proposamena egin dute oraingoan, eta ondorioz erosketa txartel mordoa banatuko dira partaideen artean.

Urola Garaiko euskara zerbitzuek eta euskara elkarteek, aurten ere, merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina jarriko dute martxan abenduan.

Sal eta Eros pertsonaien arteko irrati-nobelatxoa: seigarren atala entzungai duzue.

Urola Garaiko euskara zerbitzuek eta euskara elkarteek, aurten ere, merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina jarriko dute martxan abenduan.

Urretxu eta Zumarragako euskarazko irakurle taldeak 2016-2017 ikasturteko lehenengo bilkura egingo du urriaren 26an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan. Bilkura Urretxuko udal liburutegian izango da. Jon Alonso idazlearen “Erretzaileen eremua” liburua izango dute aztergai taldekideek.

Hona Sal eta Eros irrati-nobelatxoaren laugarren atala. Merkataritzan euskara bultzatzeko kanpainaren barruan, minutu eta erdi inguruko zortzi atal izango dira.

Urretxu eta Zumarragako Euskalgintza Foroak proposatuta, "Parketarrak" izeneko programaren barruan, aurtengo hirugarren saioa egingo da urriaren 4an Belaustegi plazako parkean, udal euskaltegiaren ondoan.

Urretxu eta Zumarragako "Mintzalaguna" egitasmoko partaideak ikasturte amaierako bilkura egin zuten maiatzaren 27an, ostirala, Zelai Arizti kultur etxean. Lehiaketari dagokionez, hamabi galdera erantzun dituzte mintzalagunek, eta galdera guztiak ondo erantzun dituzten taldeen artean  100 euroko zozketa egin da. Elurra taldea suertatu da oraingoan saridun.

Urretxu eta Zumarragako Euskalgintza Foroak proposatuta, "Parketarrak" izeneko programaren barrua

Urola Garaiko Merkataritzan euskara bultzatzeko planari lotuta, merkatarientzat Facebook tailerra antolatu dute udalek: "Nola erabili Facebook bezeroek gure komertzioa ezagutzeko".

Ayuntamiento de Urretxu