Lehiaketak eta bekak

Santa Anastasia Jaietako VII. Argazki Lehiaketa: oinarriak 2023

EMAITZAK HEMEN

O I N A R R I A K

PARTAIDEAK: Nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.

      Kategoriak: haurrak, 16 urte barne, eta helduak. 

GAIA: 2023ko Santa Anastasial Jaiak (sei argazki bildumako). Jai egitarauko ekitaldi guztiak izan daitezke argazkitarako gaia.

 

* Berri honetako irudia 2022 ko lehiaketako 1 saria helduena, Iker Gutierrez. Bildumatik hartuta.

AURKEZPENA: Irailaren 20ko 14:00ak arte.

 OBRAK LEHIAKETARA AURKEZTEA: Pertsona bakoitzak bilduma bakarra -6 argazki- aurkeztu ahal izango du. Lanak JPG formatuan bidaliko dira, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera. Lanak bidaltzeko mezu elektronikan, egilearen hainbat datu adieraziko dira, hala nola izen-abizenak, udalerria eta telefono zenbakia. Mezu elektronikoa jaso izanaren baieztapena bidaliko da, hura jaso dela frogatzearren. Argazki edita daitezke. Artxiboa BEREIZMEN TXIKIAN bidali beharko da. Formatu horizontala badu, alde handienak gehienez 1024 pixel edukiko ditu, eta formatu bertikala badu, 768 pixel.

Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren, eta argazkiak inprimatzeko asmoarekin, artxibo digitala BEREIZMEN HANDIAN aurkezteko eskatuko die antolakuntzak irabazleei.

EPAIMAHAIA: Gutxienez hiru pertsona izango dira, argazkigintzan ospe handikoak.

EPAIMAHAIAREN IRIZPIDEAK: Argazkien kalitatea eta gai aniztasuna balioetsiko ditu.

ERABAKIA HARTZEA: Erabakia hartzeko saioa eta sari banaketa jendaurrean egingo dira. Erabakia hartzeko saioa 2023ko irailaren 30ean izango da, 11:00etan Urretxuko kultur etxean.

SARI BANAKETA: Sari banaketaren ekitaldia, 2023ko urriaren 6an, Urretxuko udaletxean, 19:00etan.

SARIAK: Honako sari hauek izango dira:

            - Argazki bilduma onenari:                            200 € eta garaikurra.

            - Bigarren bilduma onenari:                           150 € eta diploma.

            - Hirugarren bilduma onenari:                       125 € eta diploma.

            - Gaztetxoen argazki onenari:                             50 € eta diploma.

            - Gaztetxoen bigarren argazki onenari:                30 € eta diploma.

            - Gaztetxoen hirugarren argazki onenari:            20 € eta diploma.

 Bide batez, argazki saridunak edo argazki aukeratu batzuk erabiliko dira 2024ko Santa Anastasia Jaietako egitarauan eta egingo den erakusketan.

 OHARRAK: Inork ezingo du sari bat baino gehiago eskuratu.

 Argazki lehiaketan parte hartzen duenak goitik behera onartzen ditu oinarri hauek. Oinarriotan jaso gabeko gorabehera oro antolatzaileek erabakiko dute.

Sariren bat irabazitako bildumak antolatzaileen esku geratuko dira. Lan guztien erabilera eta erreprodukzio eskubidea beretzat erreserbatuko dute antolatzaileek, lanen jatorria aipatuz beti ere.

ARGIBIDEREN BAT NAHI IZANEZ GERO, EDO INFORMAZIO ZABALAGOA, URRETXUKO KULTUR ETXEAREKIN JARRI BEHAR DA HARREMANETAN. Tel.: 943 03.80.88. 


 Oinarriak deskargatu 
Oinarriak argazki lehiaketa Sta Anastasia 23 eus.pdf
Popular 110.47 KB 176
06/09/2023 13:47:24

Urretxuko udala