Berriak
Datozen jai eta opor egunetan aukera asko izango dira Urretxun aisialdiaz gozatzeko. Alde batetik, Santa Barbara aterpetxeak antolatutako ekintzak ditugu. Ezin ahaztu gainera bertan dugun mikro-orientazio zirkuitua, bertako zelaietan jolastu eta gozatzeko. Aikur erke museoa ere gertu dugu. Eta pazko astean, txikientzako tailerrak izango dira Ederrena pilotalekuan. Gainera aurten cricket ikastaroa ere egingo da Lizeoko zelaian.
Urretxu eta Zumarragako udalek, memoria historikoa berreskuratzeko prozesuetan konpromisoa harturik, ikerketa beka baterako deialdia egin zuten, nazioarte mailan oinarrizko eskubideetako bat betetzeko asmoz, hain zuzen ere 1936ko altxamendu militarrean, Gerra Zibilean eta frankismo garaian giza eskubideen arloan izandako urraketa larrien ondorioz kalteturik gertatu zirenek egia jakiteko eskubidea.
2018 urteko haurrentzako antzerki egitaraua osatuta dago. Guztira 5 lan izango dira, 4 Labeaga aretoan eta beste bat, Pirritx, Porrotx eta Marimototsena, Ederrena pilotalekuan. Bonoak eta pailazoen saiorako sarrerak otsailaren 16a arte salgai Aizpurunea kultur etxean. Hemen duzue informazio osoa eta baita deskargatzeko egitaraua ere.

