Berriak
Aurrera doa Trebezia Lehiaketa arrakastatsuaren zortzigarren edizioa, eta kanporaketa guztiak jokatu ostean, erabaki da dagoeneko zein talde arituko diren datorren otsailaren 8ko final handian. Pasa den larunbatean inoizko kanporaketa saiorik jendetsuena jokatu zen Labeaga aretoan, eta behin talde guztiak oholtzatik pasa ostean, finalean parte hartuko duten taldeak zein izango diren ezaguna da.
Dagoeneko badakigu Argazkia elkarteak, Urretxu eta Zumarragako udalen laguntzarekin antolatzen duen rallyaren irabazleak nortzu diren, ZORIONAK! Ez da erreza izan irabazleak aukeratzea, baina hona hemen emaitza. Sari banaketa urtarrilaren 3an izan da, Urretxuko udaletxeko portaloian, 19:00etan.
Abenduaren 20an Urretxuko liburutegia irrifarrez, algaraz eta txaloz bete zen gure herrietako margolari eta idazle gaztetxoei merezitako sariak ematerakoan. Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!
Tradizioari jarraituz, eta eguraldiak lagundu ez duen arren, Santa Lutzi feriak jendea biltzeko ahalmenari eutsi dio. Ekoizleek produktuen kalitateari eutsi diote eta ekintza egitarauak ez du utzi aspertzeko unerik. Lehiaketa guztien emaitzak hementxe bertan dituzue. Argazki rallyan ere parte hartze polita izan zen: Euskal herri osotik etorritako 41 lagun, 32 heldu eta 9 gaztetxo. Urtarrilaren 3an egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dugu zeintzuk atera dituzten epaimahaiaren iritziz irudirik ederrenak.

