Berriak

Featured

Arte tailerreko ikastaroak martxan

 Urretxuko arte tailerra martxan dago eta berriro eskaintzen ditu programatuta dituen ikastaroak.

Featured

Urretxuko San Martin jaia 2020 bertan behera

COVID-19 pandemiak sortutako egoera dela eta, Urretxuko Udalak, San Martin auzoko bizilagunekin batera, egun horretako jai ekitaldiak bertan behera uztea erabaki du: haur jolasak, Iparragirre Balerdi bandarekin musika, odolki dastaketa karpan, zozketa solidarioa…

Featured

Urretxu eta Zumarragako Santa Lutzi Feria 2020 bertan behera

COVID-19ak sortutako pandemia dela eta, Urretxu eta Zumarragako udalek erabaki dute aurtengo feria bertan behera uztea.

Urrelur astea bertan behera gelditu da

Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan eta oinarrizko osasun-eremutan sortutako COVID-19 pandemiaren agerraldi epidemikoa geldiarazteko 2020ko urriaren 22ko Aginduak, Osasun sailbururenak, zehazten dituen osasun publikoko neurriak jarraituz Urretxuko Udalak, antolakuntza batzordearekin adostuta, erabaki du Urrelur Mineralogía eta Paleontologia astea bertan behera uztea.

XXX Semana de Mineralogia y Paleontologia
Featured

Urriaren 25eko ekintzak bertan behera

2020ko Urriaren 22ko Aginduan, Osasun Sailburuarenean,  ezarritako neurriak direla eta, igande honetan, urriaren 25ean, egin behar ziren ekintzak, BISITA GIDATUA alde zaharrean  eta IGANDE GASTROKULTURALA alde zaharreko tabernetan bertan behera gelditzen dira.

 

 

Featured

Azken orduko atzerapena "Iparragirre 7" ikuskizuna

Urriaren 25eko "Iparragire 7" ikuskizuna atzeratuta.

Featured

Inauguratu da Uri Bong artistaren erakusketa Urretxun

Uri Bong artistak bere lana erakutsiko du Urretxun eta "Higadura" da bere proposamen interesgarria.

Featured

Urriaren 25ean berriro ospatuko dugu Iparragirren inguruko jardunaldia

Ondarearen Europako jardunaldien eta Iparragirre 2020 programen barruan, Iparragirre izango dugu protagonista.

Featured

Urriaren 18an TRAKAMATRAKA Labeaga aretoan

Azken orduko aldaketa dela eta CYRANO ikuskizuna izan ordez TRAKAMATRAKA izango da haurren ikuskizunei hasiera berria emango diena.

Featured

Iparragirre eta XIX. mendea Ondarearen Jardunaldietan

Urretxuk bat egiten du Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako ondarea ezagutzera emateko eta gozatzeko egiten duen ekimenarekin. Oraingo honetan protagonista bera duten 4 ekintza ezberdin proposatzen dizkizuegu. Protagonista, Iparragirre da eta ekintzak hauexek.

Featured

Haurrentzako ikuskizunak izango ditugu udazkenean

Covid-19 pandemiak sortu duen egoera dela eta, haurrentzako programazioa geldiarazita egon da baina Urretxu eta Zumarragako udalek berriro martxan jartzea erabaki dute ikuskizunak  eta antzerkia berreskuratuz, segurtasun protokolo guztiak betez.

Featured

Arte tailerreko ikastaroak berriro martxan

 Urretxuko arte tailerra martxan jarri da eta berriro eskaintzen ditu programatuta zituen ikastaroak.

Urretxuko udala