Berriak

Featured

"Iparraguirre 7" ikuskizuna abenduaren 8an Urretxun

"Iparraguire 7" urriaren 25ean zen egitekoa baina atzeratu beharra izan genuen. Orain berriro programatu dugu abenduaren 8rako.  

Featured

Ombuaren itzala Urretxu-Zumarragaraino iristen da

Datorren azaroaren 24an, arratsaldeko 19:00etan Eguzki Art Zinema ekoiztetxearen OMBUAREN ITZALA proiektua, Pedro Mari Otañoren figuraren ingurukoa, aurkeztuko da Urretxuko Udaletxeko atarian.

Featured

Atzeratuta azaroaren 22ko K-Baret ikuskizuna

Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurri berriek kopainian izandako ondorioengatik, azaroaren 22an egin behar zen  K-BARET ikuskizuna atzeratu egin da.  

Featured

Angela Iparragirreren bertso librea Labeagan aritu zen

 Azaroaren 13an estreinatu zen Urretxun "Angela Iparragirreren bertso librea" antzezlana. COVID-19ak markatutako urte honetan berriro demostratu da kultura arnasgune ezin hobea dela gizartearentzako.

Featured

Estreinaldia: Angela Iparragirreren bertso librea

 Azaroaren 13an estreinatuko da Urretxun "Angela Iparragirreren bertso librea" antzezlana.

Featured

Eragiyok abesbatzaren oparia

 Astigarragako "Eragiyok" gizon ahotsez osatutako abesbatzak honako opari hau egin dio Urretxuko herriari: urrian Donostiako Gros auzoko San Inazio elizan eskainitako kontzertuan abestutako Iparragirreren abestiak ikus eta entzungai.

Featured

Arte tailerreko ikastaroak martxan

 Urretxuko arte tailerra martxan dago eta berriro eskaintzen ditu programatuta dituen ikastaroak.

Featured

Urretxuko San Martin jaia 2020 bertan behera

COVID-19 pandemiak sortutako egoera dela eta, Urretxuko Udalak, San Martin auzoko bizilagunekin batera, egun horretako jai ekitaldiak bertan behera uztea erabaki du: haur jolasak, Iparragirre Balerdi bandarekin musika, odolki dastaketa karpan, zozketa solidarioa…

Featured

Urretxu eta Zumarragako Santa Lutzi Feria 2020 bertan behera

COVID-19ak sortutako pandemia dela eta, Urretxu eta Zumarragako udalek erabaki dute aurtengo feria bertan behera uztea.

Urrelur astea bertan behera gelditu da

Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan eta oinarrizko osasun-eremutan sortutako COVID-19 pandemiaren agerraldi epidemikoa geldiarazteko 2020ko urriaren 22ko Aginduak, Osasun sailbururenak, zehazten dituen osasun publikoko neurriak jarraituz Urretxuko Udalak, antolakuntza batzordearekin adostuta, erabaki du Urrelur Mineralogía eta Paleontologia astea bertan behera uztea.

XXX Semana de Mineralogia y Paleontologia
Featured

Urriaren 25eko ekintzak bertan behera

2020ko Urriaren 22ko Aginduan, Osasun Sailburuarenean,  ezarritako neurriak direla eta, igande honetan, urriaren 25ean, egin behar ziren ekintzak, BISITA GIDATUA alde zaharrean  eta IGANDE GASTROKULTURALA alde zaharreko tabernetan bertan behera gelditzen dira.

 

 

Featured

Azken orduko atzerapena "Iparragirre 7" ikuskizuna

Urriaren 25eko "Iparragire 7" ikuskizuna atzeratuta.

Urretxuko udala