Berriak

Featured

Kultur agenda berriro kalean

Hemen duzue berriro kultur agenda, urtarrileko ekintzekin. Modu errezean, egunez egun eta laburbilduta dituzue hilean zehar zuen eskura izango dituzuen ekintzak.

Featured

Eguberri, eguzki berri. Badatoz Mari Domingi eta Olentzero.

Gaur abenduak 24  “Eguberri, eguzki berri” bideoan Mari Domingi eta Olentzero badatozela ikusiko dugu. Neguko solstizioaren inguruan sortutako herri ekimena, gaur egungo egoerara moldatuta. 

Featured

Nagore Amenabarrok "Mika" proiektua aurkeztu du Urrelur museoan

NAGORE AMENABARRO artistak Urrelur Urretxuko Mineral eta Fosilen Museoan “Mika” proiektua garatu duela, Gipuzkoako Foru Aldundiak deituriko “Labore” dealdiko bekadun modura.

Featured

Antxiñe Mendizabalek "Odolekoak" aurkeztu zuen Urretxun

Antxiñe Mendizabal idazleak "Odolekoak" bere lehenengo eleberria aurkeztu zuen Urretxun abenduaren 18an.

Euskal Jaia.
Featured

Idazlan eta krisma lehiaketen sariak banatu ziren

Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!

Featured

Urretxuko arte tailerreko ikasleen erakusketa

Udal arte tailerrak amaiera ederra emango dio ezohiko urte honi. Ikasleen Lanak ikusgai izango ditugu Juan de Lizarazu aretoan, abenduaren 16tik urtarrilaren 5era.

Featured

Eguberri, eguzki berri

Gaur “Eguberri, eguzki berri” bideo ipuina ezagutzeko aukera dugu. Helburua, familiei, batez ere haurrei, baina orokorrean herri guztiari zuzenduta Eguberrien inguruko kontakizunari irudia jartzea izan da. 

Featured

"Odolekoak" Antxiñe Mendizabalen liburuaren aurkezpena

Abenduaren 18an aurkeztuko du Antxiñe Mendizabalek bere azken lana "Odolekoak" eleberria, Urretxuko udaletxeko portaloian. Aforo muga dela eta, aldez aurretik erreserbatu behar da lekua 943 038088 telefonora deituta.

Featured

Uruguaik Iparragirreren eta euskal diasporaren omenezko posta zigilua argitaratu du

Bere jaiotzaren berrehungarren urteurrena dela eta, Jose Maria Iparragirre euskal poeta eta musikari ezagunak hil ondorengo omenaldi berri bat jaso du. Oraingoan, posta bidez, Uruguaiko Posta Zerbitzuaren, Uruguaiko Euskal Insituzioen Federazioaren eta Urretxuko udalerriaren eskutik.

Featured

Ombuaren itzala: sarrerak salgai

Azaroaren 24an aurkeztu zen Urretxu-Zumarragan Eguzki Art Zinema ekoiztetxearen OMBUAREN ITZALA  proiektua, Pedro Mari Otañoren figuraren  ingurukoa. Aurkezpen honetan, Patxi Bisquert aktore ezagunak eta ekimenaren sustatzaile nagusiak, proiektu honen berri eman zuen; Pello Mari Otaño (Zizurkil, 1857 - Rosario, Argentina, 1910) bertsolariaren  inguruko filma egiteko proiektu partehartzailea, auzolanean oinarritua.

Featured

Arte ederretako tailerren ekintzak abenduan

Udal arte tailerrak amaiera ederra emango dio ezohiko urte honi. Ikasleen irudi eta koloreek artea nagusi den mundura eramango gaituzte, ba al zatoz?

Featured

Txan magoak "Hausle" ikuskizuna eskainiko digu Labeaga aretoan

Abenduaren 6an TXAN MAGOAren ikuskizuna izango dugu Labeaga aretoan, 17:00etan.

Urretxuko udala