Berriak
Martxoan Bertsoa zikloaren baitan, herriko eskolen arteko XXXI. Bertsopaper lehiaketako sari banaketa ekitaldia izan zen pasa den ostiralean Zelai Arizti aretoan. Lehiaketa honetan herriko eskoletako haurrek hartu dute parte, maila ezberdinetan banaturik.
Pasa den igande arratsaldean jokatu zen Mingainluze lehiaketaren azken saioa. Zortzi talde finalistak gogo betez aritu ziren lanean; ordu eta erdi pasatxo jardun ondoren, KITIPASA taldea suertatu zen irabazle, hain zuzen ere lehiakide hauek: Unai Urkiola, Markel Agirrezabala eta Paul Barrenetxea). Zorionak hiruroi. Sari banaketarekin eman zitzaion amaiera.

