BERRIKETAN, La pulga flamenco (musika-dantza)

Hasten da: 05.04.2024 20:15
Kategoriak: Kultura, Eszena
Ikustaldiak: 675
"Berriketan hitzak elkarrekin hizketan aritzea esan nahi du, eta proiektu honek ere uztartze kulturala bilatzen du. Euskal herriko sustraietan sortutako txalapartaren soinuak, bertso eta kantuak, eta flamenkoaren pasioa, dantza eta kantuek osatutako binomio orekatua. Ariman, Berriketan taldearen ikuskizun berrian, txalapartaren edo ttakunaren soinuekin osatutako buleria aurkitzen da; kantu herrikoi bati takoneoak alaitasunez laguntzen dio; gitarra eta kexu flamenkoek, zortzikoekin batera, xuxurlatu eta sentimenduak marrazten dituzte.
Urtetako lanaren ondoren, Berriketan taldeko kideek herri kulturaren bi erro batzea lortu dute, sentimendu berria eta bizipen artistiko berria aurkitu dituzte. Bi kulturatan murgildu, flamenkoa eta euskal kultura, eta aire berriak sentiberatasun betez dakarten erritmo eta letrak sortu, flamenkotik euskaraz eta euskaratik flamenkoz berriketan. Horretarako, Antonio Lizana musika-ekoizlearen eta Leonor Leal koreografia-aholkulariaren laguntza izan dute. Ikuskizun anitza eta aberasgarria. Musika, sormena eta kultura gustuko duen edonorentzat flamenko sentimenduaz eta euskal tradizioaz gozatzeko lehen mailako hitzordua izango dena."
ANTOLATZAILEA: Urretxu eta Zumarragako udalak
  • Salmenta lekuak agortu arte
  • Sarrera: 10€. Salgai takilan, makinan eta online.
  • Gazte txartelarekin: 7€
  • Odu Garztea: <30 urte <30 min. 5€

> EROSI SARRERAK



Urretxuko udala