Aniztasunaren eta Bizikidetzaren Mahaian parte hartzeko deia egiten die Urretxuko Udalak herritarrei
Mahai hau borondatez parte hartzeko gune bat da, urretxuarren artean elkartrukatzeko (autoktonoak eta kanpotarrak, antolatuak edo ez), urtero eratzen den mahaia, eta 2012az geroztik gure herrian ezagutza eta kulturen arteko bizikidetza sustatzeko egitasmoak bultzatzen dituena.