Urretxu, Angela Kerexetaren begietatik

XIX. Mendeko Urretxu, garaiko emakumeen begietatik erakusten duen bisita gidatua. Angela Kerexeta, Iparragirreren emaztea zenaren testigantzak hartuta, historiaz, feminismoaz, herriaz… dugun ezagutzan sakondu eta solas egiteko aukera bikaina...


XIX. mendeko Urretxu garai hartako emakume baten begietatik erakusten digun bisita gidatua. Angelaren bizipenetatik abiatuta, Iparragirreren emazteak historiaz, feminismoaz, herriaz … hausnartzeko aukera eskaintzen du.

Jose Mari Iparragirreri buruzko ikuspegi ezberdin bat, Urretxu ezagutzeko modu ezberdin bat.

Proiektu hau bisita gidatu modura hasi zen, eta orain arte (2018tik)  era indibidualean, bakarrik  eskaini da. Orain, "Hiru herri, bizitza bat" proiektuaren parte da; Iparragirreren puzzlea osatzen duten hiru piezetako bat da. 

Pieza zehatz honek Angela eta garaiko emakumeei buruz hitz egiten digu, eta modu autonomoan ezagutu daiteke (QR kodeen bidez) edo hilabete bakoitzeko lehen igandean eskainiko diren bisita gidatuetan.

Urretxuko udala