Iparragirre. Webaren bestaldean

Iparragirreren inguruko artxibo historikoa udal webgunean: abesti, poema, irudi, bibliografia, erakusketa birtuala.


Urretxuko udalak, bere webgunean Jose Maria Iparragirre Balerdiren artxiboa katalogatu eta sarean argitaratu du, Iparragirre2020 proiektuaren baitan.

Iparragirreri buruzko erreferentziak, materialak, katalogatu dira Urretxuko artxibategiko eta udal liburutegiko funtsetan, baita beste liburutegi eta erakunde batzutakoak ere. Kontsulta irekia ahalbideratu da jakinmina dutenentzat, ikasle, ikerlari eta sortzaileentzat. Pertsonaia honen inguruko erreferentziak eta materialak biltzen dira hemen, Urretxuk koblakariari egingo dion omenaldia gogoratzeko, ikasteko eta sortzeko aukera izan dadin.

Artxibo honetan sailkatu diren irudiekin erakusketa bat antolatzea proposatu da, baita artxiboaren katalogazioaren inguruan hitzaldiak antolatzea ere.

Bizirik dagoen proiektuak erreferentzia berriak eta deskribapenak aberasten ditu, erakusketa birtuala osatzen.

Urretxuko udala