Euskera

Urretxu eta Zumarragako euskarazko irakurle taldeak 2016-2017 ikasturteko hirugarren saioa egingo du abenduaren 20an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan. Urretxuko udal liburutegian izango da saioa. Iñaki Mendiguren idazlearen “Haltzak badu bihotzik” liburua izango dute aztergai taldekideek. Idazlea saioan bertan izango da.

Egin selfia! Horixe izan da atzo eguerdian Urretxuko kultur etxean aurkeztu zuten kanpainaren leloa. Urola Garaia Mankomunitatearen ekimenez, merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina berria aurkeztu zuten atzo: dendari eta bezero euskaldunen artean selfia ateratzeko proposamena egin dute oraingoan, eta ondorioz erosketa txartel mordoa banatuko dira partaideen artean.