2019ko urtarrilaren 27an, igandea, jokatuko dira MINGAINLUZE LEHIAKETAREN 8. edizioko kanporaketa saioak; goizeko 11:00etan lehen saioa, eta arratsaldeko 17:00etan bigarrena; biak ere Labeaga aretoan. LH 5. mailako 27 talde izango ditugu guztira lehian.
Bukatu zen Euskaraldia, esperientzia bizia bezain aberasgarria, askotarikoa eta aldaketak ekarri dizkiguna, eta egindakoaren balorazioa egiteko, Zumarragako eta Urretxuko hainbat lagun elkartu ginen, abenduaren 19an, Zelai Ariztin.
Martxoan Bertsoa zikloaren baitan, herriko eskolen arteko XXXI. Bertsopaper lehiaketako sari banaketa ekitaldia izan zen pasa den ostiralean Zelai Arizti aretoan. Lehiaketa honetan herriko eskoletako haurrek hartu dute parte, maila ezberdinetan banaturik.
Martxoaren 7an aurkeztu ziren Urretxun eta Zumarragan egindako euskararen kale erabileraren inguruko emaitzak. 2017ko urrian egin zuen landa-lana Soziolinguistika Klusterrak, eta aurkezpen ekitaldian eman ziren ezagutzera datu guztiak.
Pasa den asteburuan jokatu dira Mingainluze lehiaketako zazpigarren edizioko finalerdiko saioak, umoretsu eta jendetsuak, emozioz beteak. Hogeita lau taldek hartu dute parte saio horietan, 3ko taldetan banatuta.
Pasa den asteburuan jokatu dira Mingainluze lehiaketako zazpigarren edizioko aurre-kanporaketak, umoretsu eta jendetsuak, ohi bezala. Berrogeita zazpi taldek hartu dute parte aurre-kanporaketa horietan, 3ko taldetan banatuta.