Berriak

Otsailak 11n, goizeko 9:00etan, Barrenkaleko hobekuntza lanei hasiera ematea aurreikusten du Udalak, hain zuzen ere pilotalekuaren eta San Martin auzoko haur-parkearen tarteko zatian.

Pasa den igande arratsaldean jokatu zen Mingainluze lehiaketaren azken saioa. Zortzi talde finalistak gogo betez aritu ziren lanean; ordu eta erdi pasatxo jardun ondoren, MINGAINMOTZ taldea suertatu zen irabazle, hain zuzen ere lehiakide hauek: Eider Lesaka, Jone Etxeberria eta Sara Boukhalfa. Zorionak hiruroi. Sari banaketarekin eman zitzaion amaiera.

Labeaga kaleko 30 eta 34 zenbakien tarteko zatian, GABILONDO ALTZAIRUAKo bidegurutzean, trafikoa moztuta egongo da otsailaren 1etik (astelehena) otsailaren 5era (ostirala) bitartean.

Urretxu- Zumarragako euskarazko irakurle taldeak 2015-2016 ikasturteko laugarren bilkura egingo du urtarrilaren 27an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan. Bilkura Zelai Arizti kultur etxean izango da.

Pasa den asteburuan, larunbatean eta igandean, emozioz betetako final aurrekoak jokatu ondoren, zortzi taldek lortu dute final haundirako txartela, datorren igande honetan, urtarrilaren 31n, jokatuko dena. Hitzordua, 17:00etan, Labeaga aretoan.

Urretxuko Udalak haize zakarraren aurrikuspen eta abisuak direla eta, ohar eta aholku hauek nahi dizkizue luzatu kontutan har ditzazuen...

Urretxuko udala