Ondare artistikoa

Iparragirre (Beheko kale edo Kale Nagusia) eta Jauregi (Goiko kale) kaleen zatiak hartzen ditu. Lehenengoan azpimarratzekoak ditugu Faktorekoa, Bikariokoa eta Galdosenea eraikinak, XVI. mende erdialdeko merkatari aberatsen edo erregearen funtzionarioen jauretxe estiloa.

Jauregi kalean ikus daiteke ondoen etxeen antolamendu zaharra. Hortxe bertan kokatuta dago Aizpurunea kultur etxea, XVIII. mende amaierakoa, eta bertan dago Urrelur mineral eta fosilen museoa*.

XVIII. mendekoa, aurreko eraikin baten gainean jasoa. Areizaga baroiena izan zen. Etxeaurrean hiru armarri barroko ditu, bi buruko arranoarekin. 

Aita Pasiotarren eliza, Ipeñarrieta kalean kokatua. Neogotiko estilokoa, 1945-1950 urte bitartean eraikia.

XX. mendeko 30eko hamarkadan eraikia Karitateko lekaimeentzako. Hori ere neogotiko estilokoa dugu. Gaur egun itxita dago.

Situada a la falda del monte Irimo es un lugar de esparcimiento con muy buenas vistas sobre la comarca del Alto Urola. Adosada al ábside tiene la casa seroral, hoy convertida en restaurante.

Herrigunetik kanpo, Irimo mendi-magalean landa-jauregi bat dago, Ipeñarrietarren etxe-jauregia, hain zuzen ere. Cristobal de Ipeñarrieta jaunak eraikitzeko agindu zuen 1605ean, familiaren baserri zaharraren eta xumearen aldamenean.