Legealdi Plana

escudo_urretxu.png

LEGEALDI PLANA

2016 - 2019

Gobernu-talde honen helburua URRETXUARREN eta BISITARIEN nahiz beren zeregina gure udalerrian garatu nahi duten PROFESIONALEN BEHARREI eta ESPEKTATIBEI erantzutea da. Pertsona horiek guztiak dira udalaren zerbitzu publiko eraginkor eta eragimentsuaren ardatzak, eta bikaintasunera eta berrikuntzara zuzendutako giza talde profesional batek eskaintzen du zerbitzu hori.

Gure balioak

Gure balioek zehazten dituzte gobernu-talde honen kudeaketa gidatu behar duten funtsezko eta oinarrizko printzipioak

Eraginkortasuna

Lana lehen ahaleginean ondo egitea.

Errespetua

Herritarren interesak eta beharrak entzuten ditugu, arreta eskaintzen diegu eta balioetsi egiten ditugu.

Justizia Soziala

Ez dugu inor baztertzen. Gizarte-zerbitzuak eta arreta bermatzen diegu pertsona eta talde ahulenei.

Eragimena

Lana ahalik eta merkeen egitea.

Osotasuna

Zuzentasunez eta zintzotasunez jokatzen dugu.

Oreka

Bizi-kalitatea eta zerbitzuak parekatzea udalerriko eremu guztietan, baita auzo eta baserrietan ere.

Gardentasuna

Zer egiten dugun eta zergatik azalduko dugu.

Entzute aktiboa

Proposamenak eta eskariak ulertzen ditugu, erantzun egokia eman ahal izateko.

Hurbiltasuna

Herritarren zerbitzura gaude, eta pertsona gisa tratatzen ditugu, ez bezero soil gisa.

Elkartegintza

Udalerriko elkarte, erakunde eta eragileek sortutako sinergia ustiatzea, belaunaldien arteko txandakatzea bermatuz eta Urretxuko elkarte-sarearen aberastasuna hedatuz.

Parte-hartzea

Urretxuko herritarrek politika publikoei buruzko erabakietan parte hartzeko aukera izateko tresnak erabiltzen ditugu.

Ardatz eta helburu estrategikoak

Udalaren jarduketa gauzatuko den esparru handiak laburbiltzen dituzte, XEDEA lortzeko eta XEDEA/JOMUGA bateratzeko bidean aurrera egiteko, betiere, balioetan oinarrituta.

ERRONKAK

Azken urte hauetan, testuinguru berri bat nabarmendu da, eta, testuinguru horren arabera, udalok toki-eremuko kudeaketa garatu behar dugu. Joera ekonomikoek eta sozialek gizarte osoari eragiten diote, baina, bereziki, Toki Administrazioari.

Teknifikazioa bizitzako esparru guztietan
Krisi finantzario eta ekonomikoaren iraupen luzetik ondorioztatutako aurrekontu-mugapenak
Biztanleriaren zahartzea
Hurbileko industria-ehunak izan duen bilakaera negatiboak are gehiago okertu du egoera
Iraunkortasunaren inguruko gero eta kezka handiagoa
Berri bat Toki Administrazioaren eta herritarren arteko harremanean

Garapen ekonomikoa eta enplegua

01
Kontestu konplexu batean, Planak lan proaktiboaren proiekzioa ezartzen du udal eremutik, eskualdeko egiturekin koordinatuta, eta eragile publiko eta pribatu guztiak helburu bateruntz lerrokatzea helburu izanik: lehentasun haundiena ematea enpleguari eta jarduera ekonomikoari.
Garapen ekonomikoa eta industria
1.1 Eskualdeko eta inguruko eskualdeetako enpresen gaitasun inbertsoreak aztertzea
  • Zerbitzu eta industria enpresentzat kokapen posibleen azterlan proaktiboa.
  • Inbertsio berrien kokapen onena erabakitzeko funtsezko diren baldintzei egokitzea (Hirigintza Plan Orokor berria).
1.2 UGGASA eskualdeko garapen agentziaren bitartez, gure inguruan ehun industriala egonkortzeko eta hazteko behar diren jarduerak sustatzea.
  • Laguntza eman behar dugu Urola Garaia eskualdeko enpresa ehunarentzat garapen lehiakor aurreratuago bat lortzeko, eta horrek lotura zuzena du hainbat faktorekin, gure posizioa ez delarik egokiena:
    • Enpresa traktore falta
    • Urola Garaiko jarduera industrialean I+D delakoaren integrazio maila Gipuzkoako lurraldearen eta EAEren bataz bestekoaren oso azpitik dago.
    • Urola Garaian zerbitzu enpresen presentzia ere bataz bestekoaren oso azpitik dago portzentajeetan.
    • Eskualdean interes eta ekintza amankomunak jartzeko elkarte enpresarial edo sektorialen garapen maila ere oso ahula izan da azken urteotan.
1.3 Inbertsore posibleen arreta erakartzea, herri inguruko lur zoru industriala eskainiz
  • Irimoko areari balioa azpimarratu eta irteera ekonomiko bideragarria ematea, jarduera ekonomikoak egin eta enpleguaren sorrera ahalbidetzeko.

ARDURADUNAK: J. Luqui, J. Albisua, I. Zubillaga

Tokiko merkataritza eta turismoa
Nekazal ingurunea

Zorroztasun ekonomikoa eta gardentasuna udalaren kudeaketan

02
Erabiltzen ditugun baliabideak guztionak dira, eta, beraz, arreta eta zorroztasun handiz kudeatu behar ditugu baliabide horiek; ez dugu duguna baino gehiago gastatu behar, eta urretxuarrentzat onuragarria den horretan soilik inbertitu behar dugu. Dirua biltzeko gure gaitasuna hobetu behar dugu; izan ere, eraginkorrak izan behar dugu gure zergak eta tasak kudeatzeko eta biltzeko orduan, hortik irteten baita gure zerbitzuen hobekuntza berma dezaketen diru-sarreren zati bat. Ordaintzeke dauden zorrak ordaindu behar ditugu, berriak sortu gabe. Baliabideen kudeaketa urretxuarrekin batera egin behar dugu, euro bakoitza zertan, nola eta zergatik gastatzen edo inbertitzen den azalduz eta argituz.
Gardentasuna, herritarren parte-hartzea eta arreta
4.1 Herritarrekiko harremana hobetzea
  • Harrera-bulegoak izan behar du udalaren benetako sarrera-atea, eta pertsona guztien zalantzei erantzun behar zaie bertan. Informatzeko, izapidetzeko eta kudeatzeko udal-zerbitzu gehienak modu integratuan eskaintzea da helburua, aurrez aurre, telefonoz zein bide telematikoz. Zerbitzu-orientazio eta -bokazio argiarekin pentsatu eta diseinatuko da, herritarrek erosotasunez jo dezaten udalera, eta herritarrekiko komunikazioa eta harremana errazteko.
    • Administrazio-izapideen eskuliburua prestatzea.
    • Zerbitzuen gutuna prestatzea; udalaren zerbitzu jakin batzuei buruzko informazio nagusia jasoko da, eta eskubideak eta betebeharrak nahiz kalitate-konpromisoak zehaztuko dira.
    • Espedienteen kudeaketa ezartzea, berorien jarraipen telematikoa egin ahal izateko.
    • Zerbitzu telematikoen kopurua progresiboki handitzea.
    • Beste administrazio batzuekiko elkarreragingarritasuna sustatzea.
    • Sinadura elektronikoa ezartzea.
    • Udal-zerbitzuen kalitatea sustatzea.
4.2 Herritarren parte-hartzearen instituzionalizazioa gobernu irekiaren estrategiaren markoan
  • Udalaren kudeaketan parte hartzeko eredu integrala eta integratua bilatzen dugu; ordenan eta herritarren parte-hartzearen aldeko apustuan oinarrituko da, eta gero eta espazio, prozesu eta esperientzia gehiago hartuko ditu barnean, udal-kudeaketaren hainbat esparrutan.
  • Planteatzen dugun eredua saiatuko da herritarrei ikusarazten parte-hartzea pertsonalki eta sozialki baliagarria eta eraginkorra dela, eta plangintza batean eta prozesu parte-hartzaile inklusibo, garden eta irisgarrien ondorengo inplementazioan oinarrituko da; prozesu horiek eragileen arteko lankidetza eragingo dute, eta eragile horiek parte-hartze zabal eta askotarikoaren eredu eta bultzatzaile izango dira. Bestalde, prozesu eraginkorrak izango dira, parte-hartzean oinarritutako ekimenek hartuko diren azken erabakietan epe laburrean eta ertainean duten benetako eragina ikustea ahalbidetuko baitute.
4.3  Parte-hartze gaitasunak garatzea lankidetza printzipioaren bitartez
  • Urretxuko Udalaren egitura politikoa eta antolamendua egokitzea.
  • Gobernuaren Gida Plana prestatzea udalerako, 2016-2019 urteetarako; plan irekia izango da, eta honako hauek adieraziko dira: helburuak, planak ildo estrategikoak, jarduketa-planak eta ekintzak, jarduketa-kronogramak eta ebaluaziorako tresnak; azkenik, baliabideak ere zehaztuko dira.
  • Gobernu irekia, parte-hartzean oinarritutakoa, garatzeko ordenantza bat edo arautegi bat adostea eta prestatzea.
  • Udalerriak sustatutako eta parte-hartzean oinarritutako ekimen guztiak martxan jartzeko kontuan izan beharreko protokolo bat zehaztea.
  • Erabilera-eskuliburu espezifikoak prestatzea jarduketa-esparru zehatzetan herritarren parte-hartzea eraginkortasunez gauzatzeko.
  • Gutxieneko irizpideak ezartzea aukera eta interesekin lotuta, plan, programa edo proiektu jakin baten diseinuan parte-hartze prozesua txertatu beharra zehazteko.
  • Parte hartzeko metodologien eta zuzeneko kanalen edo kanal birtualen integrazioa bermatzea.
  • Sare sozialetan adierazpen-askatasuna kudeatzeko eredu bat txertatu dela egiaztatzea.
  • Kalitate demokratikoari buruzko irizpideen proposamen bat formulatzea, parte-hartze prozesuak ebaluatzeko helburuarekin.

ARDURADUNAK: BKT, J. Luqui, I. Agirre, M. Fidalgo

4.4 Komunikazio instituzionala
  • Azken urteetan, erabat aldatu da herritarrek erakunde publikoei buruz duten iritzia. Herritarrekin zerikusirik ez duen zerbait zirela pentsatzetik guztion zerbitzura daudela pentsatzera igaro gara, eta herria oso identifikatuta sentitzen da haiekin. Udalen kasuan gertatu da hori, batez ere.
  • Horregatik, beharrezkoa iruditzen zaigu komunikazio-estrategia bat ezartzea, udalaren ikuspegi integrala hartuko duena barnean:
    • Webgunea egokitu egingo da, bizi dugun garaiarekin bat etor dadin eta herritarrei hainbat balio helaraz diezaien, plan honetan adierazitakoen ildotik: eraginkortasuna, parte-hartzea, gardentasuna, hurbiltasuna, modernotasuna, etab.
    • Sare sozialak erabiliko dira.
    • Kaixo, udalaren aldizkaria.

ARDURADUNAK: I. Agirre, M. Fidalgo, J. Luqui

Ogasuna
Barne-antolamendua
Ondarea

Justizia Soziala

03
Gizarte Ekintzako Sailari eta sail horren baliabideei tinko eutsiko diegu, pertsona eta talde ahulenei gizarte-zerbitzuak eta arreta bermatuko dizkiegu eta berdintasuneta elkartasun-printzipioak aplikatuko ditugu, bai eta laguntzen kontrol zorrotza ere.
Gizarte-ekintza
8.1. Zahartze aktiboa
  • Gizartean duen parte-hartzea bermatzea, dituen premien, nahien eta gaitasunen arabera eta ahalik eta gehien baliatuz osasun fisiko ona izateko, emozionalki ondo sentitzeko eta gizartean inguru onuragarria izateko aukerak. Adineko pertsonen bizi-kalitatea eta bizi-itxaropena hedatzea da helburua. Horretarako, honelako ekimenak ditugu:
    • Tipi Tapa: adineko pertsonei begira astero antolatutako paseoak, ariketa fisikoa sustatzeko, autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko.
      Kaleko gimnasioak: eguneratzen, berritzen eta hirugarren adineko jendearen artean horien erabilera bultzatzen jarraitzeko konpromisoa.
    • Kaleko gimnasioak: eguneratzen, berritzen eta hirugarren adineko jendearen artean horien erabilera bultzatzen jarraitzeko konpromisoa.
    • Erretirodunen etxeko jarduerak: hainbat lantegi daude (erorketei aurrea hartzea, memoria, sakelako telefonoen erabilera, etab), eta, horiez gain, jarduera ludikoagoak ere egiten dira, adineko pertsonen astea, adibidez, San Martin egunaren inguruan; edo beste jarduera berritzaileago batzuk, sei hilean behin argitaratzen den aldizkaria, adibidez.
    • Belaunaldien arteko trukea: araututako eta gainbegiratutako lantegiak; Gaztebideaneko gazteek eta adineko pertsonek elkarrekin lan egiten dute jarduera berean.
    • Parte-hartzea: Urretxu Lagunkoia programaren bitartez, hirugarren adineko pertsonek Urretxuren diagnostikoan eta diseinuan parte hartuko dute, hala, udalerriko auzoen eta inguruen hobekuntzan parte hartuz, Urretxu lagunkoia eta hesirik gabea lortzeko.
8.2. Menpekotasuna duten pertsonak: Adineko pertsonen edota mendekotasun fisiko edo psikologikoren bat duten pertsonen ongizatea bermatzea, horretarako beharrezko laguntza emanez, egoera eta kasu bakoitzaren arabera:
  • Eguneko Zentroa: erabiltzaileak suspertzeko edo ahalik eta autonomia handiena izateko helburua du, hala, mendekotasuna ahalik eta gutxien areagotzea lortzeko. Horretarako, honako hauek eskaintzen ditu: Eguneko arreta, astelehenetik ostiralera eta asteburuetan:
    • Eguneko arreta, astelehenetik ostiralera eta asteburuetan.
    • Laguntza integrala, ahalik eta autonomia gehien izateko programa egokiak garatuz, dietistaren laguntzarekin, terapien bidez, etab.
    • Erabiltzaileen familiei laguntzea eta aholkuak ematea, etxean ere ahalik eta modu egokienean zain ditzaten.
    • Eguneko Zentrorako egokitutako garraioa, erabiltzaileak beren etxeetatik ahalik eta hurbilen jasoz.
  • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua: etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren bidez etxeko lanak edota arreta pertsonalarekin eta higienearekin lotutako zereginak egiten dira onuradunen etxean bertan.
8.3 Arrazoi ekonomiko edo/eta sozialengatiko gizarte-bazterketa: Pertsona guztiek eskubide eta betebehar berberak izango dituzten gizartea eraiki nahi dugu; pertsonen egoera ekonomikoa eta soziala edozein izanik ere, pertsonen desberdintasunak errespetatuko dituen gizartea, oinarrizko premiak –ekonomikoak nahiz enpleguarekin, harremanekin, hezkuntzarekin, osasunarekin edo etxebizitzarekin lotutakoak– aseko dituena.
Gizarte-bazterketarako hainbat modu daude, eta hainbat neurri eta laguntza ezarriz bazterketa oro eten nahi dugu, pertsona bakoitzaren egoera banan-banan aztertuz eta diagnostiko pertsonalizatua eginez.
  • Gizarte-larrialdiko laguntzak, bazterketa pertsonal eta gizarte-bazterketako egoerak nahiz laneko bazterketako egoerak arintzeko eta baliabide pertsonal, sozial edo ekonomiko nahikorik ez duten pertsonen gizarteratzea errazteko, herritar guztien gizarte-eskubideak modu eraginkorrean gauza daitezen.
  • Gizarte-larrialdiko laguntzetan kontuan hartzen ez diren beharrei erantzuteko banakako laguntzak (eskolaz kanpoko jarduerak, etab.
  • Gizarte-larrialdiko etxebizitza: gizarte-larrialdiko etxebizitza bat izatea premia larrietarako, bai tratu txarren kasuetarako, ohiko etxebizitzak kalte larriak izan dituelako, etab.
  • Elkar Ekin banakako laguntza-plan berrian parte hartzea eta plan hori abiaraztea.
8.4 Dibertsitate funtzionaleko pertsonak gizarteratzea: Kirol integratzailea sustatzea, behin-behineko ekintza edo ekimen espezifikoetan nahiz garatuko diren gainerako politiketan eta neurrietan ikuspegi "integratzailea" aplikatuz
  • Kirol integratzailerako programa: kirola sustatzea aniztasun funtzionala duten pertsonen artean, eta aniztasun funtzionala duten eta kirola egiten duten pertsonak ikusgarri egitea.
  • Herri lagunkoia: Urretxu Lagunkoia programaren bitartez, edozein aniztasun funtzional duten pertsonek Urretxuren diagnostikoan eta diseinuan parte hartuko dute; udalerriko auzoetan eta inguruetan parte hartuko dute horrela, Urretxu lagunkoia eta hesirik gabea lortzeko.
  • Elbarrituei zuzendutako aparkalekuak antolatzea eta kontrolatzea
8.5 Familiei eta adin txikikoei laguntza
  • Gune Irekiko Programa arrisku-egoeran dauden adingabeei eta gazteei zuzendutako gizarte-heziketako esku-hartze programa da, adingabe eta gazte horiek gizarteratzeko helburua duena.
  • Horretarako, etxeetan, hezkuntza-ekipamendu soziokultural formaletan eta ez-formaletan, kalean eta bestelako esparruetan lan egiten da.
  • Banakako laguntzak: tratamendu-programaren bat egiten duten eta bazterketa-egoeran dauden bizilagunei, senideak espetxean dituztenei edo gizarte-larrialdiko laguntzetan sartzen ez diren premiak dituztenei zuzentzen zaizkie.
  • Laguntza psikologikoa eskaintzen zaie hala eskatzen edo behar duten familiei.
8.6 HARRERA PROTOKOLOA garatzea, hedatzea eta ezartzea:
  • Immigrazio eta Aniztasun Plana hedatzeko eta ezartzeko konpromisoa.
  • Zumarraga plan honetan eta planetik sortuko diren ekimenetan txertatzeko konpromisoa, bi udalerrien arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez; “Bizikidetza Mahaia” sendotu behar da, aniztasunaren behatoki izaten jarraitzeko eta bi udalerrietako jendea har dezan barnean. Jarduerek, adibidez, honako hauek bilduko dituzte:
    • Kulturen Azoka, hainbat urretxuarren jatorrizko kulturak ezagutarazteko.
    • Harrera Eskola, herrira iritsi berriak direnentzat; herria ezagutzen lagunduko zaie, bai eta herriko erakunde edota zerbitzuen funtzionamendua ezagutzen ere.
    • "Bizilagunak – El vecino de al lado" programa babestea eta programa horretan parte hartzea; SOS Arrazakeria da programa horren bultzatzailea, eta udalak ere hartzen du parte, hainbat jatorritako bizilagunek janariak eta bizipenak truka ditzaten eta elkar ezagutu dezaten.
8.7 Nazioarteko lankidetza: Garapenerako programak bultzatzea, garatzen ari diren herrialdeetako biztanleen baldintza sozioekonomikoak hobetzera zuzendutako programak, hain zuzen ere, kontu-sail hori urtez urte handitzeko konpromiso irmoarekin, Urretxuko Udaleko aurrekontuen % 0'7ra iritsi arte.
Udalak honako hauen bidez laguntzen du:
  • Irabazi asmorik gabeko erakundeak, egoitza Euskal Herrian dutenak eta garatzen ari diren herrialdeetan betetzen dutenak beren zeregina.
  • Urretxun erroldatutako pertsonak, irabazi asmorik gabeko lankidetza garatzen dutenak GKE batean.
  • Euskal Fondoa, Tokiko Euskal Erakundeen Lankidetzarako Elkartea, lankidetza deszentralizaturako koordinazio eta laguntza-tresna Euskal Herrian; horren bidez, hainbat proiektutan hartzen du parte.
  • Giza hondamendietarako larrialdiko laguntzak.
8.8 Gizarte izaerako elkarteak laguntzea
  • Elkarteak eta urtean zehar herrian ematen diren gizarte izaerako ekimenak laguntzea.
8.9 Eskolako jardueren sustapena
  • Ikastetxeei laguntza ematea honako hauetan:
    • Berdintasunaren sustapena; genero indarkeriaren eta genero arrazoiengatik ezberdintasunaren prebentzio kanpaina eta programa bitartez, eta berdintasunaren balioa azpimarratzea.
    • Drogomenpekotasunaren prebentzioa, kanpaina eta formazio programen bitartez.

ARDURADUNAK: R. Gamiz, I. Arriaran, M. Fidalgo, I. Agirre

Berdintasuna

Hiri-garapen harmonikoa eta iraunkorra

04
Hirigintza begirunetsua, teknikoa, arrazoitua, orekatua, gardena eta zintzoa bultzatu behar dugu. Hazkunde eta modernizazio iraunkorraren barnean, betiere. Aparkalekuen eta mugikortasunaren arazoei emandako erantzuna hobetuko duten oinarriak ezarri behar ditugu, Urretxuko eta Zumarragako bizilagunen interesak bateratuz. Azkar eta arintasunez erantzun behar diegu herritarren beharrei. Parkeak, plazak, instalazioak, azpiegiturak, garbitasuna, hondakinen kudeaketa, segurtasuna, irisgarritasuna eta ingurumena hobetzeko planak garatu behar ditugu.
Obrak eta inbertsioak
10.1 Udal igerilekuak
  • Ur-ontziak duen egiturazko hondamen larria eta horrek etengabe dakartzan mantenu-gastuen aurrean, badirudi iritsi dela garaia instalazio honetan berrikuntza sakon bat egiteko, gaur egungo legeriari egokituz eta aforoa erabiltzaile nagusien beharretara doituz, Urretxu eta Zumarragako herritarren beharretara.
  • Inbertsioaren tamaina ekonomikoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eskatzen du.
10.2 Udaletxeko beheko solairua eta lehen solairua berritzea
  • Gaur egun Gizarte ekintzako Zerbitzuak eta Udaltzaingoa dauden tokietan berrikuntza osoa egitea izango litzateke, egungo premietara gehiago egokituko den gunea definitzeko eta herritarrentzat inguru zabalagoa.
10.3 PASIOTARREN eraikina
  • Ekintza hau eraikinaren erabilerak definitzea eta pixkanaka martxan jartzea izango litzateke. Aldez aurretik hausnarketa lasaia, parte-hartzailea eta orokorra egin beharko da, ideia praktikoak, herrikoiak eta gerora iraunkorrak ekarriko dituena.
10.4 Proiektuak egitea eta berrikustea. Plaza eta parketan inbertsioak gauzatzea
  • Jose Mª Lasa parkea.
  • Pagoetako aparkalekuak eta haur-parkea.
  • Nekolaldeko aparkalekuak.
  • Lizeoko parkea.
  • Ormazabal etxeko plaza berria.
  • "Rascacielos" azpiko elkarteen ingurua.
Proposatutako ekintza horien tamaina ekonomikoaz jabeturik, 2016, 2017, 2018 eta 2019 urteetan zehar egingo dira inbertsioak, beti ere aurrekontuaren erabilgarritasunaren, diru-laguntzen eta Zumarragako Udalarekiko akordioen arabera.

10.5 Bidegorria Antzuola aldera luzatzea
  • Deskargako errepidea zabaltzeko obrak eginda, bidegorri bat egokitu da Antzuolako lur sailetan, mendatearen ia goraino doana.
  • Urretxu aldeko hegalean, eusko trenbidearen bide zaharra berreskuratzeak eta luzatzeak bi bailarak lotuko dituen bide berdea sortzeko aukera ematen du.
  • Funtsean Urretxu aldean egongo litzateke egin beharreko jarduketa, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa eskatuko du bidegorrien eta txirrindularitzako bideen Planaren barruan.
10.6 Obra txikiak
  • Beraien tamainagatik ordainketa eta proiektu haundirik behar ez duten obrak, baina gune edo kolektibo jakin batzuengan eragin haundia izan dezaketenak detektatzea izango litzateke. Adibidez: 
    • Jubilatuen egoitzaren barruan dagoen komuna handitzea eta bere ingurua egokitzea:
    • Gainzurin baratza eta konpostajerako kokapen berria.
    • Santa Barbarako eszenatokia.
    • Skate pista, …

ARDURADUNAK: Inbertsioen Jarraipenerako Taldea (IJT), J. Albisua, I. Zubillaga

Azpiegituren mantentze-lanak
Hirigintza
Ingurumena
Mugikortasuna eta Trafikoa
Segurtasuna

Nortasun-zeinuak

05
Urretxu udalerri euskalduna da, eta urretxuarrek parte-hartze eta inplikazio handia izan dute betidanik udalerriko kultura-, kiroleta gizarte-jardueretan nahiz jarduera solidarioetan. Kulturaeta kirol-jarduerak garatzeko eta horiez gozatzeko eskaintza hobetu behar dugu. Euskararen erabilera bultzatu behar dugu eguneroko komunikazioan; eta une honetan antolatzen diren nahiz hurrengo urteetan antolatuko diren elkartasun-jarduerei gure arreta eta babesa eskainiko dizkiegu.
Bakea eta Bizikidetza
16.0 Bake eta bizikidetza politikak herri mailan biltzea sustatzea
  • 2011ko urrian ETAk indarkeriaren amaiera iragarri ondoren, bakea behin betiko sendotzea eta bizikidetza normalizatzea herritarren, elkarteen eta politikoen interpelazioak dira, euskal erakundeetan oihartzuna eta isla dutenak. Udal eremua da gune instituzional gertuenekoa elkartearen oinarrian eguneroko bizikidetza eraikitzeko. 2013/11/26an Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak onartutako 2013/16 Bake eta Bizikidetza Plana, aurreko legealdian Eusko Legebiltzarrak onartutako “zoru etikoa” deitutakoa, eta 2015/10/29an Udalbatzak osoko bilkuran onartutako Adierazpena (Urretxuko Udalak herriko eremuan biktimen aitortza eta memoria jarduerak sustatzeari buruzkoa) oinarri hartuta.
16.1 Bizikidetzaren Udal Plana egitea
  • Bizikidetza Plana prestatzeak hainbat ekintza aurreikusten ditu eremu politikoan, herritarrekin, formazio eta zabalkunde eremuetan. Giza duintasunaren etikaren printzipioan eta giza eskubideen konpromiso etikoan eta osoan oinarriturik, gure herriko eremutik bakearen eta giza eskubideen kultura sustatzea izango da helburua, indarkeriaren amaiera behin betiko eta itzulerarik gabe sendotzen laguntzeko, eta bizikidetzaren normalizazio soziala bideratzeko. Aniztasunarekiko errespetua oinarrizko funts demokratikoa da eremu honetan jarduteko, adostasunak sortzeak bere biziko garrantzia baitu. Gure herrian, ezberdinen artean, oinarrizko akordio sozial eta politikoak bilatzea eta bultzatzea izango da oinarrizko irizpide soziala Bizikidetza Plan hau legealdiko proiektu sendo bat izan dadin.
16.2 Bizikidetzarako Udal Planean zehaztutako ekintzak bultzatzea
  • Iradokizun gisa, eta lor litezkeen akordioen zain, aukera zabala proposatzen da: bake eta bizikidetzarako udal batzordea, herritar foroak eta bizikidetza anitzeko esperientziak, memoria politika udal eremuan, bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen kultura baterako edozein ekimen.

ARDURADUNAK: J. Luqui / talde sozialak eta politikoak

Kultura eta Hezkuntza
Kirolak
Jaiak
Euskara
Gazteria