Lourdesko Amaren Eliza

Aita Pasiotarren eliza, Ipeñarrieta kalean kokatua. Neogotiko estilokoa, 1945-1950 urte bitartean eraikia.

Eraikin multzo batean kokatuta dago. Horien artean, komentua eta ikastetxea, aurrerago ikastola bihurtuko zena. Joan den mendeko 40. hamarkadan eraiki zuten, "Zuloeta" edo "Pagoeta" izeneko sakonean, lehenago (1935) Aita Pasiotarren jatorrizko komentua izan zenaren sailetan.

Elizaren egikera neogotikoa da, eta fatxada nagusia, dorrea ezik, harri landuzkoa da. Aldamenetako fatxadetan manposteria lehendabiziko soilairuraino iristen da, kontrahormetan izan ezik.

Bisita gidatuak, informazio eta erreserbak
Turismo bulegoa: 943 72 20 42 - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.