Berriak

Pasa den asteburuan jokatu dira Mingainluze lehiaketako seigarren edizioko finalerdiko saioak, umoretsu eta jendetsuak, emozioz beteak. Hogeita lau taldek hartu dute parte saio horietan, 3ko taldetan banatuta. Guzti horietatik zortzi taldek egin dute aurrera, eta datorren igandean jokatuko dute final haundia. Urtarrilaren 29an, 17:00etan. Amaieran sari banaketa ekitaldia egingo da.

Urretxu eta Zumarragako euskarazko irakurle taldeak 2016-2017 ikasturteko laugarren saioa egingo du urtarrilaren 24an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan. Urretxuko udal liburutegian izango da saioa. Mikel Peruarena Ansa idazlearen "Su zelaiak" liburua izango dute aztergai taldekideek.

Auzobusaren lehen zerbitzua 9:40etan zena arratsaldean jarriko den berri batengatik ordezkatuko da, hain zuzen ere 19:30etan...

Urretxu eta Zumarragako alkateek, Jon Luquik eta Mikel Serranok, 2017ko antzerki egitaraua aurkeztu dute. Helduek zortzi antzerki saio izango dituzte eta haurrek bost.

Pasa den asteburuan jokatu dira Mingainluze lehiaketako seigarren edizioko aurre-kanporaketak, umoretsu eta jendetsuak, ohi bezala. Berrogeita lau taldek hartu dute parte aurre-kanporaketa horietan, 3ko taldetan banatuta.

Urtarrilaren 14an eta 15ean (larunbata eta igandea) MINGAINLUZE lehiaketaren aurre-kanporaketak jokatuko dira Labeaga aretoan

Bueltan da KAIXO udal aldizkaria; bertsio fisiko zein elektronikoan. Botaiozu begirada bat,merezi du eta!

Previous Next

Urretxuko udal liburutegiak bere zerbitzuak haundituko ditu urtarrilaren 9tik aurrera; ordutegia luzatuko du, guztira bost ordu eta erdi, prestazio eta jarduera gehiago emateaz gain. Datorren astelehenetik aurrera liburutegiak ordutegi hau izango du lanegunetan: goizez, 11:00 - 13:00, eta arratsaldez, 16:30 – 20:00; beraz, arratsaldean ordu erdi lehenago irekiko du.

Urretxuko udala