Dagoeneko Urretxuko etxeetako buzoi guztietan dago Kaixo berria eta udalerriari buruzko artikulo ugari dakarkigu.
Dagoeneko Urretxuko etxeetako buzoi guztietan dago Kaixo berria eta udalerriari buruzko artikulo ugari dakarkigu.
Uztailean zehar Santa Anastasia Jaien egitaraua osatu eta antolatzeko bilera ireki eta parte hartzaileak egin dira. Gainera sare sozialen bidez ere iritzi asko jaso dira eta inkestetan ere esku hartze handia izan da. Hemen ikusi dezakezue egitarauaren aurrerapena. Eskerrik asko denoi.
Iraileko kultur agenda prest dago eta hemen ikusi dezakezue. Abuztuaren bukaeran banatuko da Urretxu eta Zumarragako etxe guztietan.
Urretxun bertan udako, giroaz gozatzen, musikaren eta naturaren konpainian. Hauxe da Santa Barbara aterpetxeak pasa den igandean eskaini ziguna.
Ekintzailetzaz, empresa berriak sortzeaz, ideia berriak garatu eta gauzatzeaz hitz egiterakoan Gipuzkoar talde bat – Sabino San Vicente Urretxuarra tartean- datorkigu burura, 1992an informatika- zaletuen arteko jardunaldi bat sortu zuen gazte talde bat. Europan halakoak egiten hasiak zirela ikusi, eta ideai hona ekartzea pentsatu zuten.
Atal berria estreinatu dugu web orrian! Hemendik aurrera Urretxuko hondakinen gaikako bilketa zerbitzuaren inguruko informazioa izango duzu hondakinen atalean.
Pasa den asteazkenean, osoko bilkuran, aho batez onartu zuen Urretxuko Udalak LGTBI harrotasunaren inguruko adierazpen instituzionala. Hona hemen adierazpena
Carlos Mediavilla argazkilariak San Ferminak ekarriko dizkigu Urretxura uztailaren 5etik aurrera. Erakusketa zoragarria prestatu du mimo handiz Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan denon gozamenerako, hain gogoko eta kuttun dituen San Fermin jaien inguruan.
Uztaila jai ekitaldiez beterik datorkigu, kulturak eta aktibitateak kaleak eta kutur guneak beteko ditu. Hitzordu guztiak agendan dituzue bilduta.