Berriak

Hirugarren urtez, "Urretxun bizi gara" izeneko eskola jarriko da martxan azaroaren 8tik aurrera. Formazio saio hauen helburua, herrira iritsi berri direnei Urretxuren inguruko ezagutza izaten laguntzea da.

Urretxu eta Zumarragako euskarazko irakurle taldeak 2016-2017 ikasturteko lehenengo bilkura egingo du urriaren 26an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan. Bilkura Urretxuko udal liburutegian izango da. Jon Alonso idazlearen “Erretzaileen eremua” liburua izango dute aztergai taldekideek.

Hona Sal eta Eros irrati-nobelatxoaren laugarren atala. Merkataritzan euskara bultzatzeko kanpainaren barruan, minutu eta erdi inguruko zortzi atal izango dira.

Urretxuko udala