Berriak

Urola Garaiko udalek antolatuta, Euskaraz, pozik gainera! lemapean argazkiz betetako mosaiko bat osatu da, eta partaideen artean erosketa-txartelak zozketatu dira, Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko hainbat establezimendutan gastatzeko. Erosketa-txartel horien banaketa apirilaren 28an (osteguna) egingo da, 13:30ean, Zelai Arizti kultur etxean. Zorionak saridun guztiei!

Apirilaren 29an, ostirala, bertso-antzerkia eskainiko digute bi herriotako ikastetxeetako LH-4 eta 5. mailako ikasleek, eta “Gu ere bertsotan” ekimenaren bitartez ikasturtean zehar ikasitakoa eta egindakoa azalduko digute. Hurrenez hurren, arratsaldeko 17:00etan eta 18:15ean izango dira hitzorduak, Zelai Arizti aretoan.

Apirilaren 20an, Zumarragako plazan, eguerdiko 12:00etan egingo den 15 minutuko kontzentraziorako deia.

Aste Santuko opor egunek aisialdiaz disfrutatzeko aukera eskaini diete Santa Barbarara eta bertako aterpetxera hurbildu diren guztiei. Ohiko jatetxe eta aterpetxe zerbitzuez gain, hiru egunez familientzako ekintza egitarau atsegina gauzatu dute.

Urretxu eta Zumarragako udalek antolatuta eta Liburuak plazara ekimenaren barruan, apirilaren 7, 11 eta 14an ekintza berritzailea egingo da Urretxuko Arte Ederren tailerrean.

Urola Garaian industria-jarduerari jarraipena ematearen aldeko defentsa bateratuaren inguruko adierazpena.

Urretxuko Udala martxoaren 23an, asteazkena, 12:00etan, Areizaga-Kalebarren plazan Bruselasen izandako atentatuen gaitzezpena adierazteko egingo den isileko elkarretaratzeara gehituko da

Urretxuko udala