Uztailean zehar Santa Anastasia Jaien egitaraua osatu eta antolatzeko bilera ireki eta parte hartzaileak egin dira. Gainera sare sozialen bidez ere iritzi asko jaso dira eta inkestetan ere esku hartze handia izan da. Hemen ikusi dezakezue egitarauaren aurrerapena. Eskerrik asko denoi.

Iraileko kultur agenda prest dago eta hemen ikusi dezakezue. Abuztuaren bukaeran banatuko da Urretxu eta Zumarragako etxe guztietan.

Urretxun bertan udako, giroaz gozatzen, musikaren eta naturaren konpainian. Hauxe da Santa Barbara aterpetxeak pasa den igandean eskaini ziguna.

Previous Next

Carlos Mediavilla argazkilariak San Ferminak ekarriko dizkigu Urretxura uztailaren 5etik aurrera. Erakusketa zoragarria prestatu du mimo handiz Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan denon gozamenerako, hain gogoko eta kuttun dituen San Fermin jaien inguruan.

Uztaila jai ekitaldiez beterik datorkigu, kulturak eta aktibitateak kaleak eta kutur guneak beteko ditu. Hitzordu guztiak agendan dituzue bilduta. 

Urretxu eta Zumarragako udalek antolatuta, pailazoek “Tipi, tapa, Korrika” ikuskizuna ekarriko dute Urretxuko Ederrena pilotalekura. Sarrerak eskuragarri dituzue 7 eurotan Ederrena tabernan bertan, maiatzaren 6a arte. Maiatzaren 7an, leihatilan, 12:30-13:30 eta 15:30-17:00, beti ere sarerak agortu arte.

Datozen jai eta opor egunetan aukera asko izango dira Urretxun aisialdiaz gozatzeko. Alde batetik, Santa Barbara aterpetxeak antolatutako ekintzak ditugu. Ezin ahaztu oraindik orain bertan inauguratu den mikro-orientazio zirkuitua, bertako zelaietan jolastu eta gozatzeko. Aikur erke museoa ere gertu dugu. Eta pazko astean, txikientzako tailerrak izango dira Lizeoko soinketa gelan. 

Urretxuko udala