Herritarren alarma-egoera eramangarriagoa izan dadin, Argazkia elkarteak argazki-lehiaketa hau antolatu du.
Herritarren alarma-egoera eramangarriagoa izan dadin, Argazkia elkarteak argazki-lehiaketa hau antolatu du.
Gaur, 16:30ean eta Liburuaren egunaren ospakizunarekin jarraituz, bigarren ipuin kontaketa, Maite Frankorekin.
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aurten, koronabirusak eragindako itxialdiak hala behartuta, ezin dugu liburutegietan ospatu; beraz, Urretxuko eta Zumarragako Liburutegiek Online lau saio eskainiko ditugu Maite Franko ipuinkontalariaren eskutik.
Koronabirusa dela eta, Urretxuko liburutegia itxita dago. Horrenbestez, etxean dituzuen maileguen epea Maiatzaren 4ra arte luzatuko da. Modu berean, liburutegi digitala erabili ahal daiteke, hemen azalpenak
Udalak ezarritako neurri eta aldaketen aurrean nerabeentzako aisialdi zerbitzuak, Gazte Bideanek, hainbat ekimen jarri ditu martxan
Santa Anastasia jaiak antolatzen hasteko lehenengo bilera datorren astean izango da, martxoaren 7an, larunbata, 11:30, Aizpurunea kultur etxean. Guztiz irekia da, nahi duen edozeinentzat, elkarte edo norbanakoa izan, denak zarete ongietorriak.
Zumarragako eta Urretxuko udalek honen bidez jakin arazi nahi dute Haur programazioaren baitan PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTSen emanaldiak data aldaketa izan duela.
Data berria, MAIATZAK 24: 16:30 / 18:30. Barkatu eragozpenak.
IPARRAGIRRE KANTUZ lan-taldeak herriko elkarte, talde, norbanako eta eragile guztiei antolatzen ari diren ekitaldiak parte-hartzeko aukera eskaini nahi die. Herri ekimena izanik herritarrak izango baitira oinarrizko protagonistak.
Las bolsas Iparragirre2020 poltsak salgai daude Kultur Etxean
Iparragirre Bihotzeko Jose Mari ikuskizunaren aurkezpenean izan gara gaur, Ikuskizunaren aurre-estreinaldia martxoaren 10ean izango da, Urretxun.
Gogotsu geunden Juan de Lizarazu aretoko espazioa berriro arteaz beteta ikusteko eta hemen dugu 2020ko lehenengo erakusketa, herriko bi taldeen arteko elkarlana: Karmakros Antzerki Tailerra eta Argazkia Elkartea.
Pasa den larunbatean jokatu zen Trebezia Lehiaketako finala Labeaga aretoan. Lehiaketa hau herriko ikastetxeetako haurrei zuzendurik egon da eta erantzun oso ona izan du, ehundaka gaztetxo izan baitira parte hartu dutenak. Larunbateko finalean, izena emandako ia 60 talderen arteko 24 onenak izan ziren lehian nor baino nor eta azkenean, hainbat proba egin ostean, “Piratak” taldea (Zigor Torquemada, Ibai Izagirre, Danel Taboada) izan zen nagusi, puntuaketa estu joan bazen ere.