Urretxuko Udala, karrozak egiten ari diren lokalean izandako eraso eta hainbat karrozatan egindako kalteen aurrean, bere erabateko haserre eta gaitzezpena adierazi nahi ditu.
Elkarren arteko errespetua, aniztasuna eta jarrera eraikitzailea oinarri dituen Urretxu baten alde lan egiten dugu.
Horregatik, eskatzen diegu urretxuar guztiei eta bereziki udara osoan zehar ilusio eta ahalegin osoz karrozak egiten aritu diren karrozeroei, denok esfortzu handia egin dezagula jarrera eraikitzailea hartu dezagun eta behar bada oraindik lan gehiago egitea denontzako festa eta Euskal Jai aske eta paketsuak izan ditzagun.
Hartu den lehenengo neurria bigilantzia poliziala indartzea izan da eta seguridade kamarak ipintzea.