33. Urrelur astearen barruan urriaren 2an txango mineralogikoa egingo dugu Burniaren mendira eta Zeraingo interpretazio gunera.
33. Urrelur astearen barruan urriaren 2an txango mineralogikoa egingo dugu Burniaren mendira eta Zeraingo interpretazio gunera.
IraiIaren 17an “IPARRAGIRRE 1820 – 1881” erakusketa inauguratuko da Juan de Lizarazu aretoan, Iparragirreren bizitza eta bere jaiotzaren 200. urteurrenak utzi dizkigun une gogoangarrienak bilduko dituena. Asteartetik igandera, 17:30etik 20:30era bisitatu ahal izango da, urriaren 3a arte.
Jakina da aurten Urretxuk ez duela bere ohiko Santa Anastasiak ospatuko, munduko pandemiak eta hori eragin duen birusaren hedapena gelditzeko neurriek ezinezko egiten dutelako.
Pasa den uztailaren 9an banatu ziren XXXIII. Lore sariketako sariak. Aurten Zelai Arizti kultur etxean izan zen sari banaketa.
Nuria Ramosek "No me quedaré aquí" liburua aurkeztu zuen Urretxuko liburutegian, 50. urtemugako ekintza egitarauaren barruan.
Artea eta artistak kalean bertan izan genituen. 19 partaide, maila ezin hobea, eta hiru irabazle, zorionak!
Herriko balkoi, leiho eta baserrietako sarrerak loreekin apainduz Urretxuri eta Zumarragari itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzea, eta ohitura on hori herritarren artean zabaltzea da lehiaketa honen helburua.
Txiribiri Euskal Zizelkari Taldeak azken urteotan egurrean egindako zizelkatze-lanak biltzen dituen erakusketa honetara gonbidatzen gaitu. Beste behin ere, bertako arte-sorkuntzak bere distira eta lan ona erakusten du.
Iparragirreren jaiotzaren 200 urteurrena ospatzeko Gorka Hermosak kontzertu berezia prestatu du luxuzko gonbidatuekin.