Oporretako egunak datozkigu eta bizi dugun egoera ezin hobea da bertan ditugun balio kultural eta turistikoak ezagutzeko.
Udalaren web orrian turismo atalean bertan dituzue aukera ezberdinak:
https://urretxu.eus/es/turismo
1.- URRETXU HERRI MUSEOA eta IPARRAGIRRE IBILBIDEAK. Bertan dauden bi mapak, gorria eta urdina, deskargatu eta QR bidez puntuz puntu paseatuz herriko informazioa jasotzen joango zarete baita Iparragirrerena ere. Oso plan polita talde txikietan egiteko edozein unetan.
URRETXU HERRI MUSEOA https://urretxu.eus/eu/2020-proiektuak/argazki-zaharrak
IPARRAGIRRE https://urretxu.eus/eu/2020-proiektuak/2020-bisitaren-audioak
2.- URRELUR MINERALEN ETA FOSILEN MUSEOA irekita apirilaren 6tik 10era. Bertan bisita librea egin dezakezue eta baita audiogidaz ere, doan.
3.- OPORRETAN GOZATU ekintzen bidez haurrek ekintza ezberdinak egingo dituzte, aire librean eta baita frontoian ere, segurtasuna bermatuz.
4.- INGURU NATURALAZ GOZATU: Santa Barbara, Irimo… arnasgune ezin hobeak aisiaz disfrutatzeko.
Gogoratu, udal webean informazio zabala duzue, baita eskualdeko turismo bulegoko orrian ere: https://www.urolagaraia.com/turismo-en-urolagaraia/descubrela/urretxu/