Urretxuko Udalak, kultura eta artea herritarrengana hurbiltzeko apustuari jarraituz, udalerriko hainbat puntutan dauden eskulturak identifikatu ditu. Urretxuko Udalak espazio publiko irekietan jarritako 14 eskultura edo hiri-eskultura multzo ditu guztira, baita Urretxuar askok ezagutzen ez duten hainbat ondare artistiko ere.
Udal lan hauek bilduma zabal, plural eta anitza osatzen dute, non sortzaile ezagunen lanak agertzen diren, hala nola, Jose Vicente Lasa, Xabier Laka, Iñaki Moreno Ruiz de Egino, José Ramón Anda… Udalak herriko artearen zabalkundean beste urrats bat ematea erabaki dute, eta artelanak identifikatzea, behatzen dutenek gehiago ezagutu ditzaten. Identifikazio-plakak obraren izenburua eta artistaren izena barne hartzen ditu.
Martxotik aurrera honen inguruko galdera / erantzun formatoko lehiaketatxoa ere egingo da, adi egon!
00 UDAL ESKULTURAK GUNE PUBLIKOETAN PRENTSA txostena eus.pdf
Popular 1.07 MB |
16/02/2021 10:28:08 |