Memorian Atzera

Inprimatu

1936ko Gerraren eta ondorenaren testigantzak Zumarragan eta Urretxun

2018 urtea hastearekin batera, lan berri honek ikusi du argia gurean, Aritz Ormazabal, Haritz Berasategi, Alex Areizaga eta Idoia Agirreren ekimenez. Bertan jaso diren lekukotasunak oraindik amaiera ikusten ez zaion errelatoaren kate-begi berri bat dira. Biktimen bizipenak, sentimenduak, beldurrak, ilusioak, itxaropenak eta borrokak hitzetan nahiz iruditan jaso dituzte, are gertutasun handiagoa eskainiz, konplizitatea eta enpatia sortuz.

Gerra Zibilaren eta frankismoaren errelatoa osatzeko, etorriko dira garai ilun haietako gertakarietan are gehiago arakatzeko bidea emango diguten eleberriak, poemak, filmak, ipuinak…, izan ere errealitatea fikzioari gailentzen zaion arren, irudimena behar izango da gure aurrekoen bizipen zinez asmaezinetan barneratzeko. Izan dadila liburu hau datozen belaunaldietako ikerketa eta sormen lanetarako lehengai eta inspirazio-iturri, besteak beste, eta Etxeberriaren hitzei jarraituz, memoria ez baita etsaia, bakearen aliatu baizik.

Antxiñe Mendizabal Aranburu

Zumarraga, 2017ko abendua