XII. Aire libreko pintura lehiaketa

Inprimatu

* LEHIAKETAREN EMAITZAK HEMEN

Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek XII. Aire libreko Pintura Lehiaketa antolatu dute 2021eko ekainaren 19rako, ondorengo oinarri hauen arabera:

O I N A R R I A K

LEHIAKIDEAK: Edozeinek parte hartu ahal izango du, eta bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Parte hartzeko ezinbestekoa da ekainaren 11a baino lehenago ematea izena, honako datuokin: izen-abizenak, helbidea, email helbidea eta telefonoa, honako helbide honetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

GAIA: Lanak lehiaketa egunean bertan egin beharko dira Urretxu eta Zumarragako kaleetan.


TEKNIKAK ETA FORMATUA: Lanen neurria gehienez 1 X 0,81 metrokoa izango da, teknika librea izango delarik. Lanak egiterakoan edozein oinarri erabili ahal izango da, baina lana euskarri gogor batean jarri beharko da aurkeztu aurretik. Lanak egiteko beharrezko tresna guztiak egileek ekarri beharko dituzte.

LANEI ZIGILUA JARTZEA: Erabiliko diren euskarriak Urretxuko kultur etxeko sarreran, zigilatuko dira lehiaketa egunean, goizeko 9:30etatik 10:30etara. Euskarriak aurretik prestatuta ekarri ahal izango dira, baina ez da onartuko inolako marrazki edo marra aztarnarik duenik.

LANEN AURKEZPENA: Urretxuko kulturetxeko sarreran  aurkeztu beharko dira, lehiaketa egunean, 13:00etik 13:30era.

SARIAK: Honako hauek izango dira:
1.saria……………………...................................................600 € eta garaikurra
2. saria…………………………………………………………......…...400 €
Herriko lanik onenaren saria….………………………...……....250 € eta garaikurra
16 urtetik beherako gaztetxoak: 2 material lote zozketatuko dira parte-hartzaileen artean.

*Inork ezingo du sari bat baino gehiago jaso.


EPAIMAHAIA: Antolatzaileek izendatutako epaimahai gaitu batek aukeratuko ditu lanik onenak. Epaimahaiak hartutako erabakia eta epaimahaikideen izenak lehiaketa egun berean, 14:00ean, jakinaraziko dira. Ondoren, sari banaketa izango da. Epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanen kalitate artistikoa nahikoa ez balitz, sariak hutsik geratuko lirateke. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira eta askatasun osoa izango du oinarri hauetatik sor litezkeen zalantzen gaineko erabakiren bat hartzeko, une oro bere erabakia nagusi izango delarik.

LANEN JABETZA: Lan irabazleen jabetza eta euren erreprodukzio eta erakusketa eskubideak antolatzaileenak izango dira, eta egileek ezin izango dute egile-eskubiderik eskatu.

LANAK BERRESKURATZEA: Saririk irabazi ez duten lanak sari banaketa ekitaldiaren ondoren jaso ahal izango dira Urretxuko kultur etxeko sarreran, 15:00ak bitartean.

BESTE OHAR BATZUK: Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar. Antolatzaileek lehiaketaren onerako izan litezkeen aldaketak egin ahal izango dituzte. Era berean, aurkeztutako lanak zaintzeaz arduratuko dira antolatzaileak, baina ez dute lanek lehiaketan zehar izan lezakete kalteen erantzukizunik izango.

 

 


Oinarriak
oinarrriak AIRE LIBREKO PINTURA LEHIAKETA 2021.pdf
Popular 510.91 KB 959
10/06/2021 14:59:15