Kultur agenda

“URTEAK BETE, ABENTURAK BIZI”, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna

Hasi 06.05.2023 17:00 bukatu 06.05.2023 18:00
Posted by Super User
Etiketak: Haurren antzerkia
Ikustaldiak: 1803

Pirritx, Porrotx eta Marimotots taldearen urteurrena izaki, ospakizun giroan gatoz aurtengoan  pailazoak. Zenbat urte, hainbat abentura bizi izan ditugu, eta geure lagunekin ospatu nahi dugu. Bagoaz haien bila, Panpoxa furgonetan, herriz herri, irriz irri.

2023ko denboraldiko bonodunek lekua gordeta izango dute.

Sarrera: 7€.  
Sarrerak salgai, agortu arte:
*apirilak 23, Labeaga aretoan, 11:00 – 14:00
*apirilak 27, 28, maiatzak 2, 3, 4 eta 5, Aizpurunea kultur etxean, 11:30-14:30 eta 16:30-19:30
* maiatzak 6, Aizpurunea kultur etxean, 11:00-13:00; Ederrenako takilan 16:30 – 17:00
* Edo sarrerak agortu arte

Antolatzailea: Urretxuko eta Zumarragako udala


Herriko Elkarteen eskolak urrian

Herriko elkarte hauek guztiek edozeini eskaintzen diote beraien gaietan ikasteko aukera:

  • “LIZARRITURRI” TXISTULARI ELKARTEA

  • “IRATZARRI” DULTZAINERO ELKARTEA 

  • “IPARRAGIRRE BALERDI” MUSIKA TAILERRA

  • “LURRA” DANTZA TALDEA

  • “KARMAKROS” ANTZERKI TAILERRA

  • “ZSK” TXALAPARTA TALDEA

  • “HARIZPI” ESKULANETAKO TALDEA

  • “TXIRIBIRI” EGURREZKO TAILA TALDEA

Informazioa: 943 038088

Urteko jarduera

IRAKURKETA ERRAZA
Irakurketa-zailtasun iragankorrak edo iraunkorrak dituzten pertsonei zuzendua
Aizpurunea kultur etxean
Asteazkenak:
Irakurketa erraza gazteleraz: 10:15 - 11:15, asteazkena
Kuota: doan
Izen-ematea: 943 038083 deituta, 08:00 – 15:00, astelehenetik ostiralera edota aniztasuna@urretxu.eus helbidera idatzita

GAZTE BIDEAN – NERABEENTZAKO UDAL ZERBITZUA
Gazte Bidean – Iparragirre plaza (Urretxu) 943 038827
gaztebidean@urretxu.eus
Hileko asteazken, ostegun, ostiral, larunbat eta igande guztietan
16:30-20:00 asteazkena, osteguna eta igandea
16:30-20:30 ostirala eta larunbata
    ** Adi gabonetako ordutegi bereziari!

Urretxuko udala