Kultur agenda

AMUA

Hasi 01.04.2022 20:15 bukatu 01.04.2022 21:15
Posted by Super User
Kategoriak: Ikus-entzunezkoak
Hits: 181
Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura eta hezkuntza alde batera uzteak, asteburu bakar batentzat bada ere, barne kalapita galantak eraginen ditu. Oihan basatia, oreinak eta onddoak tarteko, bakoitzak pentsatzen duenaren, erraiten duenaren eta egiten duenaren arteko distantziak pertsonaiak biluztuko ditu. Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izan zaigu hainbatetan, baina maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?.

    Interpreteak:
Maite Larburu
Manex Fuchs
Ximun Fuchs


Axut- Artedrama
Euskara

Bonu eta sarreren inguruan

Información sobre los bonos y entradas

Herriko Elkarteen eskolak urrian

Herriko elkarte hauek guztiek edozeini eskaintzen diote beraien gaietan ikasteko aukera:

  • BERTSO ESKOLA
  • “LIZARRITURRI” TXISTULARI ELKARTEA
  • “IRATZARRI” DULTZAINERO ELKARTEA
  • “IPARRAGIRRE BALERDI” MUSIKA TAILERRA
  • “LURRA” DANTZA TALDEA
  • “KARMAKROS” ANTZERKI TAILERRA
  • “ZSK” TXALAPARTA TALDEA
  • “HARIZPI” ESKULANETAKO TALDEA
  • “TXIRIBIRI” EGURREZKO TAILA TALDEA
  • “GOIERRI” XAKE ESKOLA
Informazioa: 943 038088

Urteko jarduera

IRAKURKETA ERRAZA EUSKERAZ
“Euskaraz irakurtzen eta hitz egiten dugu" lotsarik gabe
15:00-16:00 ostegunak
Udal liburutegia (Urretxu)
Kuota: doan
Izen-ematea: 943 038083  deituta, 08:00 – 15:00, astelehenetik ostiralera edota aniztasuna@urretxu.eus helbidera idatzita

IRAKURKETA ERRAZA GAZTELERAZ
Irakurketa-zailtasun iragankorrak edo iraunkorrak dituzten pertsonei zuzendua.
11:00 - 12:00 asteazkenak
Udal liburutegia (Urretxu)
Izen-ematea: 943 038083  deituta, 08:00 – 15:00, astelehenetik ostiralera edota aniztasuna@urretxu.eus helbidera idatzita

GAZTE BIDEAN – NERABEENTZAKO
Hileko asteazken, ostegun, ostiral, larunbat eta igande guztietan
16:30 - 20:00 asteazkena eta osteguna
16:30 - 20:30 ostirala, larunbata eta igandea
Gazte Bidean – Iparragirre plaza (Urretxu) 943 038827