Kiroletako espazioa/aisia: Lizeo

Inprimatu

Guztiontzako ekipamendu honetan bi kirol eremu daude, futbol eta basket guneak, asfalatatuta daudenak. Gainera, jolaserako eta aisiarako eremu honetan eserlekuak, piknik mahaiak, harmailak, iturria, zelaia eta zuhaitzak aurkituko ditugu.

Espazio hau bidegorriaren eta Garaialde Lizeoaren ondoan dago eta bertako eremu desberdinetan berdin gozatzen dute kirola egiten dutenek nahiz kirolzale pasiboek. Leku hauetan erabiltzaileek bakarka nahiz taldean egin dezakete ariketa eta, gainera, sozializazio eta elkarbizitzarako gunea da haur eta gazteentzat.