URRETXUKO UDAL KIROL-INSTALAZIOEI BURUZKO ARAUTEGIA
2020ko Abenduko osoko bilkuran, Urretxuko Udalak onartutako azken arautegia, Udal Kirol-instalazioen erabilera arautzea helburu duena
| Arauaren aurrekariak 
 
 | Arau honek aurrekariak ditu, aurretik Urretxuko Udalak 2010eko abenduaren 27ko osoko bilkuran Urretxuko udal kirol instalazioen araudia onartu baitzuen. | 
| Ekimen honekin konpondu nahi diren arazoak 
 
 | Aurreko Erregelamendua eguneratzea, honako alderdi hauetan egokitzeko: genero-hizkuntza, kirol-espazioen erabilera eta beste arau-egokitzapen batzuk. | 
| Hori onartzeko beharra eta aukera 
 
 | Urretxu sozialki udalerri kohesionatua izateko (edo izaten jarraitzeko) nahia, pertsonen eskubideak errespetatzen dituena eta ondare publikoa babesten duena, eta herritar guztiak inplikatzen dituena, dira Araudi hau eguneratzea egokitzat jotzeko arrazoiak. 
 | 
| Arauaren helburuak 
 | Araututakoa hobetzea, udalerriko kirol-instalazioak behar bezala eta modu ordenatuan erabil ditzaten herritar guztiek. | 
| Kirol Instalazioen Araudia Popular 149.68 KB 171 | 29/07/2021 18:06:15 | 
