Iparragirre Sariak 2019

Inprimatu

Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek BERTSO, NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIA 2019 lehiaketarako deia egiten dute, ondorengo oinarri hauen arabera:

O I N A R R I A K

  1. Euskaraz zein gazteleraz, honako arlo hauek izango dira:
    • Narratiba
    • Poesia
    • Bertsopaperak
  2. Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, bi lan aurkez ditzake hizkuntza eta arlo bakoitzeko; gaia librea izango da.
  3. Lanak eskuan ekarri nahiz postaz bidal daitezke, 2019ko urriaren 4an 20:00ak baino lehen, honako helbide hauetara: Ohiko korreoa:
    • Aizpurunea kultur etxea.-Iparragirre Saria 2019.-Jauregi kalea, 19.-20700 URRETXU
    • Zelai Arizti kultur etxea.-Iparragirre Saria 2019.-Legazpi kalea, 7.-20700 -ZUMARRAGA
      • Posta bulegoko zigiluan lehen aipatutako edo lehenagoko data daramaten lan guztiak onartuko dira.
  4. Lanek inoiz argitaratu gabeak, beste lehiaketaren batean saritu gabeak edo saritutako lanen bati aldaketarik egin gabekoak izan beharko dute; hiru kopia aurkeztu beharko dira, idazmakinaz edo ordenagailuz, bi espaziotan eta folio edo DIN A-4 neurrian, alde batetik bakarrik idatzita.
  5. Lanen luzera:
    • Narratiba: 6 eta 12 orri artekoa.
    • Poesia: 200 lerrotik gora.
    • Bertsopaperak:
      • 16 urte arte, gutxienez 6 bertso eta gehienez 10
      • 16 urtetikgora, gutxienez 8 bertso eta gehienez 12
        • Oharra: sorta zein doinutan eginden garbi adierazi.
  6. Egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik gabe aurkeztuko dira lanak. Lanarekin batera kartazal itxi batean lehiakidearen datu pertsonalak, N.A.Naren fotokopia, telefonoa eta helbide elektronikoa adieraziko dira. Kartazalaren gainean eta lanaren hasieran izenburua jarrikoda.
  7. Hizkuntza eta arlo bakoitzeansari bakarraizangoda:
    • Narratiba euskaraz: 650 €
    • Narratiba erderaz: 650 €
    • Poesia euskaraz: 650 €
    • Poesia erderaz: 650 €
    • Bertsopaperak, 2 maila:
      • 16 urte arte, 150 €
      • 16 urtetik gora, 650 €
  8. Kulturan gaitua den epaimahai batek erabakiko du lan sarituak zeintzuk diren.
  9. Epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez dutela irizten badio.
  10. Erakunde antolatzaileek, saritutako lanak argitaratu egingo dituzte liburu formatuan, edizio komertzial batean, ISBN erregistroarekin, bakarka edo liburu batean bilduta. Saritutako egileek erakunde antolatzaileei uzten dizkiete lehen edizioaren eskubideak. Saritutako egileek beraien lana agertzen den liburuaren 20na ale jasoko dituzte.
  11. Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketaren data eta lekua, bi udaletako web orrialdeetan azalduko da 2019ko abenduan.
  12. Baldintza hauetan zalantzarik balego, hautaketa egin duen epaimahaiaren iritzia izango da nagusi, eta horren erabakia apelaez inaizango da.
  13. Argitaratu gabeko lanen babeserako, epaimahaiaren erabakia argitaratzen denean, saritu gabeko lanak deuseztu egingo dira.
  14. Lehiaketa honetan parte hartzeak, baldintza hauek goitik behera onartzea dakar berekin.

Dokumentua

Iparragirre Sariak 2019: Oinarriak | Bases
Popular 2019.04 321.56 KB 1055
01/04/2019 02:00:00