Agenda

  • Hasten da: 25.09.2020 22:30
    Eguna(k): ostirala, 25. Ordua(k): 22:30. JUAN MARI BELTRAN LAUKOTEAN. Sarrera: 10€. Gazte txartelarekin: 7€. Ordu Gaztea: 5€. ..."Elkartzen dira dantza urratsak gidatzen dituzten xirulakttunttunak eta sunprinuz egindako artzainen “durunbele”ak, erritmo eta neurri zaharrak doinu berriekin eta doinu zaharrak hots berriekin, musika erritmo eta neurri zaharretan eta berri-berrrietan. Musikari jarritako hitzak, hitzei jarritako musika. Musikak eragindako hitzak eta poesia eragindako musika, musikari jarritako dantza eta koreografia eta dantzei jarritako hitzak eta hauek janzteko doinuak. Juan Mari Beltran, Errege Belda eta Ixiar Jauregirekin batera arituko da hotsez, erritmoz eta musikaz osatutako sinfonía eder honetan, Andoni Salamero olerkien laguntzarekin jantzia eta babestua."
  • Hasten da: 25.10.2020 19:00
    Labeaga Kalea, 20, 20700 Urretxu, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Kultura, Musika eta dantza, Eszena, Antzerkia, Ikus-entzunezkoak, Jose Mari Iparragirre Etiketak: Dantza, Musika, Iparragirre 2020
    Eguna(k): 25, igandea. Ordua(k): 19:00. Dantza, ikus-entzunezko eta bere 8 abestiren bidez bere nortasuna, ibilbidea eta garaiari begira jarriko gara zuzen zuzenean, epikarik gabe, Iparragirre gizaseme modura ikusita. Pertsonaia horrek XIX. mendeko historiako unerik esanguratsuenak bizi izan zituen, hala nola gerrak, erbestea eta migrazioa, besteak beste. Baina, batez ere, ezaguna da bere artista izaeragatik, ideologiagatik eta gaur egun Euskal Herriko kulturaren parte diren abestiak sortu zituelako (Gernikako Arbola, Hara nun dira....). euskara. Oharra: legu mugatuak/ erreserba behar da. Sarrera: doan.
2 1213 eu eventsd89b61c70926c5f1662aa4b2b162f93c