Agenda

"Losers Galtzaileak" - TXALO EKOIZPENAK | euskaraz

Hasten da: 02.10.2020 22:30

Losers Galtzaileak

TXALO EKOIZPENAK

"Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: Umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe… Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala. Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat. Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute…"


BONUEN SALMENTA

  • BONU OROKORRA: 70,00 €
  • EUSKARAZKO SAIOETARAKO BONUA: 35,00 €

Urtarrilak 14 ASTEARTEA | 10:00 - 13:30 / 17:00 - 20:00

  • 2019ko bonua mantendu nahi dutenentzat.
  • 2019ko bonua aurkeztea beharrezkoa izango da.

Urtarrilak 16 OSTEGUNA | 10:00 - 13:30 / 17:00 - 20:00

  • 2019an bonua eduki arren, aldatu egin nahi dutenentzat.
  • 2019ko bonua aurkeztea beharrezkoa izango da.

Urtarrilak 18 LARUNBATA | 10:00 - 13:30

  • Aurten lehenengoz bonua erosi nahi dutenentzat.

 

Arte eszenikoak 2020 | Urretxu-Zumarraga
Popular 312.64 KB 181
19/12/2019 01:00:00