URRETXUKO UDAL KIROL-INSTALAZIOEI BURUZKO ARAUTEGIA

Inprimatu

URRETXUKO UDAL KIROL-INSTALAZIOEI BURUZKO ARAUTEGIA

2020ko Abenduko osoko bilkuran, Urretxuko Udalak onartutako azken arautegia, Udal Kirol-instalazioen erabilera arautzea helburu duena

 

Arauaren aurrekariak

 

 

Arau honek aurrekariak ditu, aurretik Urretxuko Udalak 2010eko abenduaren 27ko osoko bilkuran Urretxuko udal kirol instalazioen araudia onartu baitzuen.

Ekimen honekin konpondu nahi diren arazoak

 

 

Aurreko Erregelamendua eguneratzea, honako alderdi hauetan egokitzeko: genero-hizkuntza, kirol-espazioen erabilera eta beste arau-egokitzapen batzuk.

Hori onartzeko beharra eta aukera

 

 

Urretxu sozialki udalerri kohesionatua izateko (edo izaten jarraitzeko) nahia, pertsonen eskubideak errespetatzen dituena eta ondare publikoa babesten duena, eta herritar guztiak inplikatzen dituena, dira Araudi hau eguneratzea egokitzat jotzeko arrazoiak.

 

Arauaren helburuak

 

Araututakoa hobetzea, udalerriko kirol-instalazioak behar bezala eta modu ordenatuan erabil ditzaten herritar guztiek.

ARAUDIA.pdf
Popular 436.16 KB
04/12/2020 11:22:19