Agenda

  • Hasten da: 25.09.2020 22:30
    Eguna(k): ostirala, 25. Ordua(k): 22:30. JUAN MARI BELTRAN LAUKOTEAN. Sarrera: 10€. Gazte txartelarekin: 7€. Ordu Gaztea: 5€. ..."Elkartzen dira dantza urratsak gidatzen dituzten xirulakttunttunak eta sunprinuz egindako artzainen “durunbele”ak, erritmo eta neurri zaharrak doinu berriekin eta doinu zaharrak hots berriekin, musika erritmo eta neurri zaharretan eta berri-berrrietan. Musikari jarritako hitzak, hitzei jarritako musika. Musikak eragindako hitzak eta poesia eragindako musika, musikari jarritako dantza eta koreografia eta dantzei jarritako hitzak eta hauek janzteko doinuak. Juan Mari Beltran, Errege Belda eta Ixiar Jauregirekin batera arituko da hotsez, erritmoz eta musikaz osatutako sinfonía eder honetan, Andoni Salamero olerkien laguntzarekin jantzia eta babestua."
  • Hasten da: 02.10.2020 22:30
    Legazpi Kalea, 7, 20700 Zumarraga, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Euskara, Kultura, Eszena, Antzerkia, Kultura Bonua Etiketak: Helduentzako antzerkia, Txalo ekoizpenak
    Eguna(k): ostirala, 2. Ordua(k): 22:30. TXALO EKOIZPENAK. Sarrera: 10€. Gazte txartelarekin: 7€. Ordu Gaztea: 5€. ..."Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: Umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe… Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala. Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat. Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute…"
  • Hasten da: 04.12.2020 22:30
    Legazpi Kalea, 7, 20700 Zumarraga, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Euskara, Kultura, Eszena, Antzerkia, Kultura Bonua Etiketak: Helduentzako antzerkia, Tartean Teatroa
    Eguna(k): ostirala, 4. Ordua(k): 22:30. TARTEAN TEATROA . Sarrera: 10€. Gazte txartelarekin: 7€. Ordu Gaztea: 5€. ..."Grunbaum, Fink eta Gerron XX mendeko berlindar kabareteko komiko ospetsuak izan ziren. Larrutik ordaindu zuten potereari iseka egiteko ausardia. Orain, ia mende bat geroago, kabaret berri batean bildu dira, Simplicissimus-en, dakitena egiten jarraitzeko: jendea dibertitu eta, ahal bada, kontzientziak suspertzeko."
  • Hasten da: 18.12.2020 22:30
    Legazpi Kalea, 7, 20700 Zumarraga, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Euskara, Kultura, Eszena, Antzerkia, Kultura Bonua Etiketak: Helduentzako antzerkia, Vaiven Ekoizpenak
    Eguna(k): ostirala, 18. Ordua(k): 22:30. VAIVEN EKOIZPENAK. Sarrera: 10€. Gazte txartelarekin: 7€. Ordu Gaztea: 5€. ..."Manuel zahar-etxe batean bizi den gizon zakar eta isila da, baina Milagros bertara bizitzera azaltzen denean, agurearen egoera erabat aldatzen da. Milagrosen barne-indarrak eta bizipozak Manuel inguratzen duen iluntasuna argituko dute, baita honek dituen beldurrei aurre egiten lagundu ere. "Argiaren hautsa"-k bizitza, heriotza, duintasuna eta oroimena jorratzen ditu; samurtasuna zein hunkiberatasuna nagusi diren arren, testuak ez die muzin egiten guztiok jasaten ditugun bizipen latzei."
  • Hasten da: 22.01.2021 22:30
    Legazpi Kalea, 7, 20700 Zumarraga, Gipuzkoa, Spain Kategoriak: Euskara, Kultura, Musika eta dantza, Eszena, Kultura Bonua Etiketak: Helduentzako antzerkia, Dantza, Proyecto Larrua
    Eguna(k): ostirala, 22. Ordua(k): 22:30. PROYECTO LARRUA. Sarrera: 10€. Gazte txartelarekin: 7€. Ordu Gaztea: 5€. ..."Jordi Vilasecak eta Aritz Lópezek zuzendutako dantza-proiektua da, berezko hizkuntza bat duena, eta hainbat estilo, fisikotasun eta diziplina uztartzen dituena (Break Dance eta Dantza Garaikidea). Hainbat urte beste konpainia nazional eta nazioartekontzat lanean eman ondoren, berriro batu ziren bi sortzaile hauek 2015ean euren lan egiteko eta dantza ulertzeko modua ezagutzera emateko."
5 847 eu eventsfbabfc2d11d5fdae14e134b3358175e7
  • Hiztegiak

  • Diru-Laguntzak

  • Euskara Plana

  • Urretxuko euskara