Agenda

Iparragirre kantuz

05.09.2020
Posted by Adelaide


IPARRAGIRRE KALE-ANTZERKIA KANTUZ
Euskal Kantuzaleen Elkarteak eta Euskal Herria Kantuz Sareak, Jose Maria Iparragirreren izena eta figura gogoratzeaz gain, abeslariak bizi izan zuen testuinguru eta garaian kokatzea, Euskal Herrian bizi zen egoera ezagutaraztea eta transmititzea proposatzen dute, "Bere iragana ahaztu edo ukatzen duen herria,  ezjakintasunera kondenatua dago".

Urretxuko kaleetan barrena ibiliko den antzerki ibiltaria izango da, eta Euskal Herri osotik etorritako kantuzale ibilbide horretan, urretxuarrekin batera, Iparragirreren abestietako partaide, ikusle, aktore eta protagonistak izango dira.

Ibilbidea egiteko, Iparragirreren garaian egiten zen bezala jantziko dira parte-hartzaileak, eta aipatutako kale/agertokietan garai hartako paisaia eta eszenatokiak erreproduzituko dira.

Ikuskizun guztia Euskal Telebistak grabatu eta emitituko du.