Urretxu eta Zumarragako euskarazko irakurle taldeak 2016-2017 ikasturteko laugarren saioa egingo du urtarrilaren 24an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan. Urretxuko udal liburutegian izango da saioa. Mikel Peruarena Ansa idazlearen "Su zelaiak" liburua izango dute aztergai taldekideek.