NOLA HELDU GARA HONETARA? : Erre produkzioak

NOLA HELDU	GARA HONETARA? : Erre produkzioak

Desde 05.11.2021 19:00 hasta 02.12.2021 21:00

En Zelai Aristi aretoa (Zumarraga)

Publicado por Super User

Categorías: Teatro

Etiquetas: Teatro para adultos, Helduentzako antzerkia, Artes escénicas, arte eszenikoak

Hits: 1544


Adiskidetasunaren Kodearen Lehen Agindua: ez zara modu sentimentalean edo sexualean inbolukratuko zure adiskideen bikote ohiekin. “Nola heldu gara honetara?” Elenaren istorioa kontatzen duen komedia da. Bere adiskide onenak, Albak, ez du Lehen Agindua bete. Edo, agian ez da horrela izango. Beharbada, Elena bere adiskide onenaren senar ohiaz ezinbestean maitemindu den Albaren istorioa kontatzen du antzezlanak. Itxaron. Eta ez bada horrela? Eta Emilioren istorioa baino ez badu kontatzen? Iraganean emakume batez maitemindu zen, eta orain beste batez maitemindu da; eta orain hori ezkutatu egin behar, adiskidetasunaren ez dakit ze agindu dela eta. Izan ere, istorioak, kontatzen dituenarenak dira. Denok pentsatzen dugulako gure istorioaren protagonista garela baina, protagonista izango ginateke beste pertsona batek kontatuko balu? Ala bigarren mailako pertsonaiak baino ez ginateke izango? “Nola heldu gara honetara?” maitasun hiruki bati buruzko komedia da, bai. Hiruki horretan bakoitzak bere bertsioa du, eta ikus-entzuleek bere bertsioa entzun eta ezagutu dezaten borrokatuko da. Gure hirukian denek dituzte minduta sentitzeko arrazoiak, baina inork ez du inori ezer aurpegiratzeko eskubiderik. Elenak Adiskidetasunaren Kodearen Lehen Agindua ezinbestean betetzea eskatzen ez badu, jakina. Interpreteak: María Urcelay, Aitor Fernandino, Leire Ucha, Mitxel Santamaria